Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: urria 2013

Autogestionatutako guneen alde 18:30tan Bulebarrean

Ia bi urte iraun dituen eta auzoko 100 bat gazte ingururen parte-hartzea izan duen prozesu luze baten ondoren, Donostiako Udalak Villa Alegria eraikinaren lagapena egin dio Antiguoko eragile multzo batek osatutako elkarteari, bertan modu autogestionatuan eta elkarlanean, irabazi asmorik gabeko ekimenak aurrera eraman ditzaten. Geroztik, hala nahi izan duten gazte eta kolektibo guztien bilgune izan […]

Txantxarrekan liburutegia martxan

Kaixo Gazteak!! Gaztetxeko liburutegia martxan da! Jendeak liburuak ekarri ditu eta 100 bat liburu dauzkagu bertan. Zuek ere liburuak ekarri nahi badituzue utzi lasai leiho ondoko apalean zerrendan sartu ondoren dagokien lekuan kokatuko ditugu! Funtzionamenduari dagokionez ondorengoa pentsatu da: ·Liburuak etxera eramateko, erregistroa izenburuarekin liburuxka bat dago liburutegian eta bertako taula betetzea besterik ez da […]

Gune autogestionatuen defentsan

GUNE AUTOGESTIONATUAK DEFENDA DITZAGUN! Antiguako Gaztegunea prozesu parte hartzailearen ostean, Villa Alegria izeneko eraikinaren lagapena egin zaigu eta bertan orain Txantxarreka Gaztetxea dena osatu dugu. Ostegunean mozioa aurkeztuko dute udaletxeko plenoan gaztetxea arriskuan jarriz. Eraso hau ez zaio Txantxarreka Gaztetxeari bakarrik egiten, gerora martxan jarri litezken proiektuak ere arriskuan jartzen ditu. Beraz, proiektuari babesa emateko […]

‘Historia de la clase obrera irlandesa’ liburuaren aurkezpena

Azaroaren 2an, larunbatez, ‘Historia de la clase obrera irlandesa’ liburuaren aurkezpena egingo da gaztetxean. Hona liburua plazaratu duen Hiru argitaletxearen oharra: Datorren azaroaren lehen astebukaeran honako jardunaldietara gerturatzeko gonbitea luzatu nahi diogu Irlandako langileriaren egoeraren eta bere askapen borrokan interesa duen Euskal Herriko internazionalista eta iraultzaile orori; Hiru argitaletxeak argitara emandako “Historia de la Clase Obrera […]

Eloy de la Iglesiaren ‘Navajeros’

Zine Kinkiaren hilabeteko emanaldi-sortaren baitan, datorren igandean (urriaren 27an) arratsaldeko 6etan Eloy de la Iglesiaren ‘Navajeros’ filma eskainiko da gaztetxean. Filma 1980eko Espainian dago oinarrituta, eta ‘El Jaro’ izenez ezagutzen duten hamabost urteko gazte bat du protagonista. Gehiago jakin nahi baduzue, hobe zuek zeuok ikustea. Hona trailerra:    

‘Yo, el Vaquilla’

Yo, el Vaquilla (1985), Jose Antonio de la Lomak zuzendutako pelikula da eta protagoniosta el Vaquilla ospetsua da. Filmako protagonistak 23 urte ditu, eta delinkuente bezala daraman bizitza islatzen da. El Vaquillak oso haurtzaro gogorra izan zuen: humezurtz (aita bera oso txikia zela hil zen) eta bere amak berehala utzi zuen (kartzeletik pasa zen eta […]

El Pico 2

Urtebete beranduago, 1984an, Eloy de la Iglesia zuzendariak jarraipena ematen dio El Pico-n azaldutako istorioari. El Pico 2 lehen atala bezala Bilbon kokatua dago, eta pertsonaia ia berdinekin garaiko egoera (droga mundua, aita eta semearen arteko erlazioa, etab.) ezinhobeto islatzen du kritika gogorra egiteaz gain. Pelikula ikusi nahi duenak, azal dadila gaztetxetik igandean urriak 13 […]

‘Peligro Social’ dokumentala

80ko hamarkadaren hasieran, emakume errebelde taldetxo batek Bartzelonako kaleak hartu zuen buruan zuten iraultza egiteko. Nola? Punk-aren bidez. Zertarako? 40 urteko diktadura batetik irteten ari zen gizarte baten eskema kontserbadoreak lehertzeko. Nola egin zuten ikusi ahal izateko, larunbat honetan urriak 12 arratsaldeko 17etan Txantxarreka Gaztetxetik pasa. Bertan izango da egileetako bat dokumentalaren amaieran galderak erantzun […]

Asteko egitaraua (urriak 7-urriak 13)

Urriaren 7 eta 13 bitarteko astean honako ekintzak egingo dira gaztetxean: Astezkena 18tan:  Donostiako eskola gorriak antolatuta Che, Nor izan zen? “Che, un hombre nuevo” dokumentalaren emanaldia eta eztabaida. Astezkena 19:30tan:  Antiguako Jai Batzordearen bilera irekia, 2014ko urtarrileko jaiak antolatzeko Osteguna 18tan: Txalaparta tailerraren hasiera Ostirala 18tan: 4. BILERA ZABALA Larunbata 17tan: ‘Peligro social’ dokumentalaren emanaldia eta […]

Che, un hombre nuevo

‘Che, Nor izan zen?’ galderari erantzuna emateko asmoz, eta iaz egin zuen bezala, Gar Kolektiboak Donostiako Eskola Gorria proiektua martxan jarriko du asteazken honetan, arratsaldeko 18tan Txantxarreka Gaztetxean. Pertsonaia argentinarra hobeto ezagutzeko asmoz, eta bere bizitzako hainbat pasarte urbilagotik ikusteko, ‘Ché, un hombre nuevo‘ dokumentalaren proiekzioa izango da, eta amaitzean, eztabaida.  Che, 1967an La Higueran (Bolivia) eraila, protagonista […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia