Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: azaroa 2013

Auzo bat, mila gazte

AUZOKO GAZTEOK EZAGUTZEN DUGU ELKAR? BADUGU HAINBAT EKIMEN ELKARREKIN EGIN ETA GURE INTERESEN ALDE DENOK BATERA BORROKATZEKO GAITASUNA? ETA DONOSTIAR GAZTE GUZTIOK? Hori indartzeko asmoz, hainbat ekimen jarriko dira martxan. Hauxe lehenengo, igande honetan. -11.30tan elkartuko gara gaztetxean dena denon artean prestatzeko -14.00tan Bazkaria. Bakoitzak etxetik eraman. -16.00tan Gaztetxetik Antiguoko blokea Egiara abiatuko da autogestioaren […]

Hilabete internazionalista: donostiar brigadistak

Ernai Antiguok eta Askapenak antolatutako Hilabete Internazionalistaren barruan bigarren jardunaldia izango dudu ostegun honetan arratsaldeko 19etatik aurrera. Lehenengo jardunaldiak izan zuen arrakasta eutsi gogoz, Donostiar brigadistak euren esperientziak eta ekintzak kontatuko dizkigute Txantxarrekan. Animatu eta azaldu, ez zara damutuko!

Frankenhooker (azaroak 27)

Frankenhooker (1990) Frank Henenlotter-ek zuzendutako filma da eta protagonistatzat Jeffrey du, elektrikari gazte bat nahiz eta bere benetako hobbya biokimika den. Bere aitaren urtemuga dela-eta, familia osoa biltzen da. Zoritxarrez, festan aitari oparitu berri dioten belarra mozteko makinak Elizabeth (Jeffrey-ren neskalaguna) hainbat zatitan mozten du. Frankenstein doktorea bailitzan, moztutako zatiak hartu eta bere tailerrera eramaten […]

Aste honetako plangintza (azaroak 25-abenduak 1)

Aste honetan ere gaztetxean egingo diren ekintzen berri emateko asmoarekin gatoz. Asteazkena 27 -19.30tan: Antiguako Jai Batzordeak jaiak antolatzen jarraituko du eta gonbita egiten du nahi duenak haiekin parte hartzera. -20.30tan: Serie B-ko filmen proiekzioarekin jarraituko dugu, aste honetako filma: Frankenhooker Osteguna 28 -18.00tan: Txalaparta ikastaroa –Antiguoko Ernaik eta Askapena erakunde internazionalistak antolatu duten hilabete […]

Hilabete internazionalista Txantxarrekan

Antiguoko Ernaik eta Askapena erakunde internazionalistak antolatuta, datorren asteotan (azaroak 21 eta 28, eta abenduak 5 eta 13) arratsaldeko 19:00etatik aurrera hainbat nazioren egoera politiko zein ekonomikoaren berri izan eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera izango da Txantxarrekan. Lehen ekitaldian, ostegun honetan, Internazionalismoaren kontzeptuaren hurbilketa eta mugimendura sarrera orokor bat egingo da. Interesa duen edonorentzat irekia. Datorren asteetan […]

The Evil Dead (azaroak 20)

The Evil Dead (1981) Sam Reimik zuzendutako filma da, Tennesse-ko mendien barneko baso batean girotua. Bost gaztek aste bukaera bat etxetxo batean igarotzea erabakitzen dute, eta, bertara iristean gauza arraroak gertatzen hasten dira. Afaltzen dauden bitartean sotora sartzeko atetxoa ireki egiten da eta gazteek barnera sartzea erabakitzen dute. Zer dagoen? Magnetofonoa, liburu oso zahar bat […]

Asteko egitaraua (azaroak 18-azaroak 24)

Kaixo Gazteak! Aste honetan ere Txantxarrekan ekintza ugari izango ditugu!! Azaroak 20, asteazkena: -19:30etan Antiguoko Jai Batzordeko bilera, urtarrileko jaiak prestatzeko. Adi egon, laister krosari buruzko informazioa zabalduko dute. -20:30etan Zineforum-a: ‘The Evil Dead’ pelikularen proiekzioa. Azaroan antolatu den Serie B-ko filmen zikloaren jarraipena Braindead eta The Toxic Avenger: Part II pelikulen ostean. Azaroak 21, […]

Laister berbenetan, oraingoz youtuben

ACHTUNG! @Txantxarreka-k dakarren plana. Larunbatean 11etan dantza ikastaroko lehen saioa http://t.co/Uu0n2j8i5b Berbenan topera ibiltzeko — Txantxarreka (@Txantxarreka) November 15, 2013 Agindu genuen berbenetan txukunago ibiliko ginela, edo behintzat horretan lagunduko zigutela. Eta egia esan Antiguotarrak Dantza Taldekoei esker bide onetik goaz. Lehen bi orduak eman ondoren, arin-arin, fandango, zazpi jauzi… Ez da Euskal Dantza osoa […]

Berbeneroentzat soluzioa: dantza ikastaroa Txantxarrekan

Nazkatuta berbenetan dantzatzen ez jakiteaz? Etorri eta ikasiko duzu!!! Parranda giroan ondo dantza egitea beti izan da desafio edo erronka nahiko zaila: lotsa, erritmo falta, edo egun txarra besterik gabe. Auzoko jaietan oso ohikoa izan ohi da, batez ere Traketsen kontzertuan. Arin-arin edo fandangoa entzun eta frontoian dagoenen erdia geldirik, edalontziari begira edo tontakeriren baten […]

AZKEN ORDUKOA txalaparta ikastaroaren inguruan

Atzerapenarekin bada ere, aurreko astean hasi zen txalaparta ikastaroa, eta dagoeneko bi txalaparta dauzkagu. Zoritxarrez, bihar izan behar zen klasea bertan behera geratu da azken orduko arazo batengatik. Hala ere, datorren asteako ostegun arratsaldean berriro ere martxan jarriko da, Txantxarrekan 18:00etan. Barkatu eragozpenak! Anima Zaitezte!

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia