Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: urtarrila 2014

Warning+The Potes (urtarrilak 24)

Antiguako Jaien barruan Txantxarrekan izango den hirugarren ekitaldia. Ostiral honetan, arratsaldeko 20:30etatik aurrera Warning eta The Potes taldeek joko dute. Warning Antiguoko Jaietan ere bertakoek jotzeko aukera izan dezaten, lehen taldea Warning izango da. Gaztetxean ordu asko sartu dituzte hiru kideek (Aitor Zabala, Ales Ganzarain eta Asier Arroniz) RIP, Cicatriz eta La Polla bezalako taldeen […]

Antiguako Jaiak Txantxarrekan

Antiguotar ororentzat dira bereziak auzoko jaiak. Aurten Txantxarrekaren lehenak dira eta buru-belarri ibili nahi dugu jai giroan. Guk ere gure ekarpen txikia egin nahi dugu bihar hasten diren Jaiak gero eta hobeak izan daitezen. Horretarako, Txantxarrekan ondorengo ekintzak antolatu dira Antiguako Jai Batzordeak lagunduta: Urtarrilak 16, osteguna: -20:00etan bakarrizketa ezin hobea Jon Plazaolarekin. Urtarrilak 23, […]

‘Conccertino para orgánico y palabro’ antzerkia (urtarrilak 23)

Antiguako Jaien bigarren astean Txantxarrekan ere ekitaldiak izango ditugu. Aurreko astean izandako bakarrizketaren ostean, oraingoan ‘Conccertino para orgánico y palabro’ izeneko antzerkia izango dugu arratsaldeko 20etatik aurrera. Pollo Rosa, Alquimia Fanzine eta Pequeño Payaso Dictador taldeek koproduzituta, azaltzeko zaila den proposamena dakarkigute. Errexena, eta ziurrenik onena, euren hitzak erabiltzea da. Hau da beraien hitzetan ostegun […]

Antiguako Jaien egitaraua (2014)

Antiguako Jaiak gainean ditugu! EGITARAUA Urtarrilak 16, osteguna: – Antiguako VIV. Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalak (19:00). – Bakarrizketa: Jon Plazaola (Txantxarreka gaztetxea, 20:00). – Ion Martinezen bakarrizketa eta Hip hop kontzertua: Distrito Norte (Doka, 22:00). Urtarrilak 17, ostirala: – Haurren jaitsiera txarangarekin.Jakintza eta Larramenditik hasita Benta Berriko plazaraino (17:00). – Haurrentzako antzerkia (Benta Berri, […]

Jon Plazaolaren bakarrizketa (urtarrilak 16)

Ostegun honetan,urtarrilak 16, arratsaldeko 20etan bakarrizketa izango da Txantxarrekan. Antiguako Jaien barnean sartuta, eta Jai Batzordeak antolatuta, bertaratzen den orok Jon Plazaolaren umorearekin gozatzeko parada izango du. Azken boladan hartutako erritmoari eutsi nahi diogu, eta, horretarako zer hobe Jaietan ere gu gelditu gabe ibiltzeko. Hirugarren monologoa izango da hau eta ziur aurreko bien maila berdinduko […]

TXANTXARREKA – ANTIGUAKO JAIAK 2014

Aurten, Antiguako jaiak iristear daude eta Gaztetxean ere hainbat ekimen antolatu dira. Honela, egun zehatz batzuetan ekintza ezberdinetan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu!! Izan ere, guztion nahietara erantzungo duen planteamendu bat egiten saiatu gara eta zentzu horretan Antiguotarrori parte hartzera animatzen zaituztegu. Jaietako programazioan islatzen denaz gain, egun zehatz batzuetan, taberna eta txosnak ixten direnean, […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia