Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: otsaila 2014

Martxoa langile jardunaldiak

Donostiako Eskolako Gorriak antolatuta, euskal langile borrokari buruzko jardunaldiak egingo dira Txantxarrekan martxo honetan. Martxoa langile izenpean, guztira hiru hitzaldi biltzen ditu ekimenak.   MARXISMOA ETA EUSKAL NAZIO ARAZOA Jokin Apalategi (idazle marxista euskalduna) martxoaren 6an (osteguna), 17:00etan EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO MUGIMENDUAREN BIHURGUNEAK Fermintxo Santxez Agurruza (preso ohi iraultzaile euskalduna) martxoaren 13ean (osteguna), 18:00etan EUSKAL […]

‘El almuerzo desnudo’ (otsailak 26)

‘El almuerzo desnudo‘ (Naked lunch, 1991) David Cronenberg kanadiarrak zuzendutako filma da. Bere emazteak izandako zorigaiztoko istripuaren ostean, idazle bat droga batzuekiko adikzioa sufritzen hasten da. Hauek kontsumitzearen ondorioz, aluzinazio jasangaitzak ditu eta unero amesgaizto kafkiano bat bizi du. ‘El almuerzo desnudo‘  William S Burroughsen izen bereko nobelan dago oinarrituta, eta liburua bera idazlearen bizitzan.Guillermo Tell-en […]

Torturari buruzko hitzaldia (otsailak 19)

Euskal Herrian polizia espainiarrak eta guardia zibilak milaka euskaldun torturatu ditu azken 40 urteotan. Gai korapilatsu eta sentikor hau plazaratu nahi dugu. Torturak pairatu dituzte 3 hizlariek beraien kontakizuna eskainiko digute. Eurak sufritu, pentsatu eta jasan zutena, besteak beste. Horregatik, zatoz asteazken honetan arratsaldetko 19etan Txantxarrekara, bertan burutuko baita hitzaldia. Zuen zain egongo gara!

‘Los idiotas’ (otsailak 19)

‘Los idiotas‘ (1998), Lars Von Trier danimarkarrak zuzendutako pelikulan, gazte talde batek interesa berbera du: ergelkeria. Landetxe baten inguruetan tentelkeria oinarri hartuta gazte taldeak gizarteare aurka egiten du, eta horietako ekintza baten ostean Karen (neskato bakartia) batzen zaie. Zein da beraz, filmaren trama? Gizartearen loturetatik ihes egiteko gazte talde honek adimen urriko pertsona bezala jokatzea […]

Lenin: gaur eta hemen

Nor izan zen Lenin? Gutxi gora behera denok koka dezakegu XX. mendeko pertsonaia garrantzitsu hau, eta Historiako klaseengatik edo entzun ditugunengatik badakizkigu bere bizitzako zertzelada batzuk. Baina, gai al gara militante komunista honen inguruan gaurkotasunez eztabaidatzeko? Behar hori asetzeko asmoz, Fermintxo Santxez Agurruzak Iruñean ekimen bat jarri zuen martxan: ‘La Hormiga Atómica‘. XX. mendeko errusiar […]

Videodrome (otsailak 12)

Videodrome (1983) David Cronenberg zuzendariak filmatutako pelikula kanadarra da; James Woods, Sonja Smiths eta Deborah Harryk protagonizatua. Asteazken honetan 19:30etatik aurrera. Max Renn-ek (James Woods), kable bidezko telebista kanadiar txiki baten jabea, tortura sesio baten irudiak bereganatzen ditu. Nahiz eta hasiera batean seinalea Malasiatik zetorrela pentsatu, azkenean Pittsburgh-etik datozela ohartzen dira. Zertxobait inbestigatu ostean, esperimentu […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia