Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: martxoa 2014

Oreretako Zintzilik irratiaren inguruko dokumentala

https://www.youtube.com/watch?v=_sgBjFALT0k 27 Urte ez dira ezer! Zintzilik Irratia, herri baten historia (Zintzilik Irratia, 80´, 2013) Euskara / Gaztelera (azpititulatua) Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu zen Euskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetako pertsonek sortua izan zen hedabide ofizialetan ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta […]

Asteko plangintza (martxoak 17-martxoak 23)

Kaixo!! Aspaldiko ohiturak berreskuratuz, email honetan Txantxarrekan astean zehar egongo diren ekitaldien berri eman nahi dizuegu: Asteartea 18: Asteartero bezala, Antiguako Feministen bilera arratsaleko 18etan Asteazkena 19: Otsaileko eta martxoko asteazkenero bezala, 20:30etan Anticristo pelikula. Lars Von Trier eta David Cronenberg zuzendarien filmekin antolatutako zineforumeko azken saioa. Ostirala 21: 18etan bilera zabala. Interesa duen edonor azal […]

Anticristo

Anticristo (2009), Lars von Trier zuzendari danimarkar polemistak zuzendutako egitura arraroko filma da: prologoa, hiru kapitulu (dolua, mina eta desesperazioa) eta epilogoa. Prologoa benetako maisulana da: erritmoa, gidoia, argazkigintza, musika… Baita bi tramak nola elkartzen dituen: alde batetik gurasoak sexu harremanak izaten eta bestetik haurra leihoraka gerturatzen. Azkenean, edonork espero duen bezala, dena zorigaiztoko istripuan […]

Scanners (martxoak 12)

Scanners (1981) David Cronenberg kanadiarrak zuzendutako pelikula da. Mundu osoan 237 pertsona soilik dira Scannerrak, gaitasun bereziak dituzten gizakiak. Darryl Revok, boteretsuena, taldeko burua da. 237ak dira gainontzeko gizakien garunak kontrolatzeko gai, eta haien biktimei izugarrizko sufrikarioa sor diezaiekete. Paul Ruth doktoreak Revok baino boteretsuagoa den scanner bat ezagutzen duenean, taldea suntsitzeko erabiliko duela erabakitzen […]

‘El jefe de todo esto’ (martxoak 5)

‘El jefe de todo esto‘ (DirektØren For Det Hele, 2006) Lars Von Trierrek zuzendutako komedia da. Pertsonaia nagusiak sortutako enpresa saldu nahi du, baina sortzerako unean presidente fiktizioa izendatu zuen etorkizunean erabaki zailak hartzeko ihesbide modura. Enpresaren erosle potentzialek presidentearekin bilera izan nahi dutenez, jabeak aktore bat kontratatu behar du papera bete dezan. Denborarekin, peoi […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia