Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: apirila 2014

‘Kapitalismoa Akatu’ren kontzertuak (maiatzak 2)

Kapitalismoa akatu ekimenak antolatuta ostiral honetan, maiatzak 2, 20:30etatik aurrera kontzertuak izango dira gaztetxean: ‘Goragaleak’, ‘Pelayo y sus malditos’ eta ‘Oi! dek oi!’. Lehenak Intxaurrondotik datoz, Goragaleak. Musikalki, Hard Rocka edo Rock&Rollaren inguruan lerratzen dira, nahiz eta kantu punkiagorik ere izan. Letamanen duela hilabete pare bat jo ostean, ostiral honetan Txantxarrekan izango dira. Hemen abesti […]

Joxean´s Hileben Txantxarrekan (apirilak 24)

Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren […]

Punk gaua (apirilak 21)

Esan bezala, hiru talde izango dira Txantxarrekako eszenatokian astelehenean gaueko 21etatik aurrera: La URSS, Gaitze eta Anboters.   La URSS Lehen taldea Granadatik dator. Sarean hainbat lekutan topa ditzakezue euren elkarrizketak, eta, benetan merezi du patxadaz irakurtzea. Punk taldea dira eta gogoz jotzen dute. Ez dabiltza txorakeritan. La URSSen muina Alfrico eta Jorge dira. 2006an […]

Kontzertuak (apirilak 12)

Aste bukaerarako plan baten bila? Oporrak fuerte hasi nahi dituzu? Osteguneko parrandaren ajea pasatzeko zerbait behar arratsalde-gau partean?? Ez bilatu gehiago. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera kontzertuak dituzu Txantxarrekan. Gainera talde ezagunak izango ditugu gurean: Perro Gijarro, Radiocaster eta Korkut. Ziur musika entzuteko zure gogoa asetuko dela

Asteko plangintza (apirilak 7-apirilak 13)

Kaixo!! Hemen daukazue aste honetarako plangintza. Beste behin ere, badaukazue non aukeratu. Asteartea 8: Azken boladako astearteetan bezala Antiguako Talde Feministaren bilera arratsaldeko 18etatik aurrera. Nahi duenak azal dadila!! Asteazkena 9: arratsaldeko 18etatik aurrera ‘Euskal iraultza sozialistaren eztabaida berpiztuz‘ hitzaldia Euskal Herria Sozialismoaz ekimenak antolatuta. Animatu eta pasa zaitez, eztabaida interesgarria izango baita. Ostirala 11: […]

Euskal iraultza sozialistaren eztabaida berpiztuz (apirilak 9)

Euskal Iraultza sozialistaren eztabaida berpiztuz

Gaur egungo Euskal Herrian, XXI. mendean, posible al da iraultza sozialista? Eztabaida hori (ber)pizteko asmoz,  ‘Euskal Herria Sozialismoaz’ ekimenak hitzaldi bat antolatu du asteazken honetarako Txantxarreka Gaztetxean. Ekimena martxan jarri berria bada ere, luze irauteko asmoarekin jaio da. Hainbat langile eta ikaslek eratua, ekarpen teorikoak berreskuratu nahi dituzte bakoitzaren gaurkotasuna baloratzeko, gaur egungo errealitatearen azterketak […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia