Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: uztaila 2014

‘También la lluvia’ (uztailak 23)

‘También la lluvia‘ (2010), Iciar Bollainek zuzendua, XXI. mende hasieran girotutako filma da. Sebastian (Gael García Bernal) eta Costak (Luis Tosar) Cristobal Coloni eta Amerikako “aurkikuntzari” buruzko pelikula egitea erabaki dute. Lehenak pertsonaia desmitifikatu besterik ez du nahi; bigarrenak, ordea, dituzten diru iturri apurrak ikusita ahalik eta pelikula merkeena egin nahi du. Egoera horretan, Cochacamban […]

Pablo Hasel: hitzaldia+kontzertua (abuztuak 1)

Pablo Hasel (Pablo Rivadulla Duró, Lleida 1988) Antiguoko Txantxarreka gaztetxean izango dugu datorren ostiralean, abuztuak 1, 18etan hitzaldia eta 20etan kontzertua eskaintzeko. 2005ean egin zuen debuta Esto no es el paraíso demoaren eskutik. Hala ere, bere lehen lan ezagunak bi urte beranduago heldu ziren: Miedo y Asco en Ilerda erreferentziak edo hilabete batzuk beranduago atera […]

Uztaileko egitaraua Txantxarrekan

– UZTAILAK 2: Aurreko hilabeteetan egin zen bezala, zineforum zikloa izango da uztaileko asteazkenetan (2, 16 eta 23). Lehen saioa La Haine (El odio) pelikula frantsesa izango da. – UZTAILAK 11: Denon artean udarako egitaraua zehazteko asmoz, ostiralean arratsaldeko 20etatik aurrera afari merienda antolatuko da. Janaria gure kontu, zuek pasa eta bota ideiak! – UZTAILAK […]

Euskal dantza ikastaroa (uztailak 21, 22 eta 23)

Zer da Euskal Herria udako berbenak gabe? Zer egingo zenuke udan herriz herri ibiliko ez bazina? Hala ere, maila txukuna eman ahal izateko euskal dantza ezagutza minimoa izan beharko da ba ez? Txikitan gurasoek ez zintuzten auzoko edo herriko dantza taldean apuntatu? Zure koordinazio maila nuloa da? Dantzan ez ibiltzearren beti zabiltza basorekin eskuan? Kuadrilakoen […]

Mojito txapelketa (uztailak 15)

Bi gauza soilik daude argi: rona darama eta Kubatik dator. Gainontzeko guztia… azukrea, menta, lima, izotza, fritoak, etab. aipatzen dira, baina nork dauka errezeta zehatza? Txantxarrekan ere ez daukagu. Baina zergatik ez bota desafioa? Uda hasi da (nahiz eta eguraldia ez ohartu oraindik) eta beroa ere iritsiko da egunen batean. Zer ondo egongo litzatekeen ordurako […]

Accidente + Las Tuerkas kontzertua (uztailak 30)

Hemen da berriro ere Txantxarreka pil-pilean! Azken boladan izan dituzue gure berriak. Zineforumarekin hasi ginen, afari merienda eta mojito txapelketa egon dira tartean… Ikusi duzuen bezala, uztailan indarberrituta gabiltza. Dena ez dadila parranda izan! Uda potente honetan berriro ere kontzertua dator, eta nolakoa gainera. Batetik Accidente eta bestetik Las Tuerkas. Ah! Eta bi eurogatik!! Aurkitu […]

Diarios de motocicleta (uztailak 16)

“Diarios de motocicleta” (2004) Walter Salles-ek zuzendutako filma da. Che Guevara eta Alberto Granadok 1952an egindako bidaian idatzi zuten egunerokoan oinarritua, pelikulak Guevararen bilakaera kontatzen du, hau da, nolako eragina izan zuen bertan ikusitakoak gerora izango zen politikarian. Tartean medikuntza ikaslea zela (23 urte soilik), Hego Amerika bere adiskide Granadorekin moto zahar batean (500 zaldiko […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia