Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: iraila 2014

‘The Segovia Big Band’ (irailak 27)

Segoviako ihesa

Larunbat honetan, irailak 27, 19etan Txantxarreka gaztetxean 5. Zinemaldi alternatiboaren barnean ‘The Segovia Big Band’ dokumentala eta aurretik “CSO La Traba los primeros 7 años de okupación” laburmetraia proiektatuko dira. Denbora pasata, 30 urte baino gehiago, Solé Sugranyes-en ilobak (Gemma Serrahima) bere osabarekin batera ihes egin zutenen bila abiatu zen. Helburua? Soléren historia dokumental batean azaltzea. […]

Donostiako 5. zinemaldi alternatiboa

Donostiako Zinemaldi ofiZial handi nazioarteko glamurosaz beterikoa hasi den honetan, beste urte batez, Donostiako Zinemaldi Alternatiboa aurkeztera gatozkizue. Aurten 5 (+1). Edizioa ospatuko dugu, eta berriro ere aldaketa batzuekin. Zinemaldia 2006. urtean sortu zen, Parte Zaharreko Gazte Asanbladaren eskutik. Ordukoan, auzo hartako hainbat lokaletan, beste horrenbeste filme izan ziren ikusgai. Danak doakoak eta gogoeta soziopolitikoa […]

Gau beganoa (irailak 13)

Ba al dakizu beganoa izateak zer esan nahi duen? Dudak dituzu eta beti galdetu nahi izan duzu? Larunbat honetarako plan berezi baten bila bazabiltza, aukera paregabea Txantxarrekan: Gau beganoa! Arratsaldeko 19etan Xabier Ortiz de Urbinak egindako azken dokumentala, ‘¿Cómo que cómo como?‘, proiektatuko da. 30 minutu horien ostean kolokio-debatea dokumentaleko zuzendari eta protagonistetako batekin. Eta, […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia