Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: azaroa 2014

Antiguako talde feministaren aurkezpena (abenduak 4)

Antiguoko Talde Feministak-ek ostegun honetan, abenduaren 4ean, egingo du bere aurkezpena. Eguraldi kaxkartzen ari denez, ostegun arratsalderako plan aparta daukazu: aurkezpena, luntxa eta kontzertu akustikoa! Gerturatu, ziur ez zarela damutuko! Ez egin planik arratsalde horretarako. Abenduaren 4ean gaude ba ūüėÄ  

“Etzak lo hartu” antzerki-foruma (abenduak 10)

Zer dakizu maskulinitatearen eraikuntza sozialaz? Nolakoak dira neska eta mutilen arteko harremanak? Nola bizi dugu indarkeria matxista egungo gazteok? Hau guztia lantzeko, Antiguoko Feministak eta OnGiz Elkarteak “Etzak lo hartu” antzerki foruma antolatu dugu Txantxarreka Gaztetxean abenduaren 10erako 18:30etatik aurrera! Ez galdu aukera, parte hartu!!

Auzolana (azaroak 29)

Kaixo ekipo! Gaztetxean aspalditik pilatzen joan diren txapuzatxoak konpontzeko asmoz, larunbat goiz honetarako auzolan deialdia egingo degu 10etatik 13etara. Ziru askori pereza emango dizuela, baina pentsa beharrezkoa dela: – Kanpoko ateak eta sarrerako lehioak dituzten zuloak konpondu – Kanpoko etxetxora sartzeko eskailera konpondu – Garbiketa orokorra – Jardina txukundu – Kaldera konpondu – Etxe ingurua […]

Auskaloko jolasak (azaroak 16)

Gaur goizean Auskalo Astialdi Taldea antolatutako haurrentzako jolasen argazkiak. Mila esker beste behin auzoko haurrentzat horrelako gauzak antolatzeagatik!               Hurrengoetan lagundu nahi izanez gero, idatz iezaiezu auskalo@gmail.com helbidera

Olatz Salvador + Apalatxe kontzertu akustikoa (azaroak 23)

Negua iritsi ez bada ere (hori diote behintzat) eguraldia kaxkartzen hasi da. Zer egin igande arratsaldetan? Tabernetara joateaz aspertuta? Zerbait gehiago nahi? Esaterako musika. Ez da plan txarra ezta? Bi kontzertu akustiko azaroko igande arratsalde tonto hori plan ezinhobe batekin igarotzeko. Horixe da gure eskaintza. Hartu zuen agendak eta apuntatu: azaroak 23an arratsaldeko 19etatik aurrera […]

Masaje-truke proposamena

Kaixo! Masaje¬†¬†terapeutikoaren zein lasaigarriarren onurez eta garrantziaz jabetuta gauden zenbait lagun gara. Elkartzen gaituen asmoa¬†¬†masajearen praktika zabaltzea eta denon eskura jartzea da. Izan ere, pentsatzen baitugu edozeinek gai izan beharko lukeela tresna eraginkor eta erabiltzen erraza den hau ezagutzeko eta baliatzeko (profesionala ez den masajeaz ari gara). “Masaje bat behar dugun guztietan jaso ahal izango […]

Pintxo potea Txantxarrekan (azaroak 6)

Ostegun honetarako plan bila? Zer iruditzen pintxo potea Txantxarreka gaztetxean? Nahi duen guztiarentzat zita 19etan Aularioan. Bertatik denok batera joango gara auzoan zehar. Azken zita Txantxarrekan. Bertan pintxo potea egoteaz gain, 20:30etan Lorratzak taldearen kontzertu akustikoa izango dugu. Bideoan ikusten den bezala, benetako artistak dira. Ziur zuzenean are hobeak direla. Ez galdu aukera eta gerturatu! […]

Txantxarreka gaztetxearen proiektua (PDF)

Udalak iaz utzi zuen eraikina gure eskuetan, auzoko gazteen aspaldiko aldarrikapenari erantzunez, abian jarritako prozesu parte hartzaile baten ostean. Hemen duzue prozesu horren azalpena. Edonolako zalantza edo komentario egiteko, jarri gurekin harremanetan txantxarrekagaztetxea@gmail.com helbidearen bitartez

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia