Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: abendua 2014

Antiguako Talde Feministaren aurkezpen bideoa

Hemen duzue Antiguako Talde Feministaren aurkezpen bideoa. Asteartero arratsaldeko 18etan biltzen dira Txantxarreka Gaztetxean (Heriz Pasealekua 22). Animatu eta gerturatu!! Eta Talde feministaren berri izateko jarrai itzazu twitter edo facebooken

II. Antiguako Jaietako Krosa (ibilbidea)

Abenduak 27an Jai Batzordeak antolatu duen krosean iaz bezala hiru kategoria izango dira. Hemen duzue katehoria bakoitzaren ibilbidea zein izango den: 6-9 urte bitartekoentzat Izena eman eta dortsala hartzeko egunean bertan Txantxarreka Gaztetxean. Irteera goizeko 10etan izango da Heriz Pasealekua 22tik, aldapa jeitsi eta Matia Kalean korrika egin ostean Matia 33n egongo den helmugara iritsiko […]

AkroYoga Jam sesioa Txantxarrekan

Pasa den astelehenean, abenduak 8, Txantxarreka gaztetxean egin zen AkroYoga Jam sesioko bideoa ekartzen dizuegu gaurkoan. Ez dakienarentzat, akrobazia yoga eta masaje thailandesaren nahasketa bat da akroyoga.Irakaslea Karlos Otamendi da eta berarekin azaltzen den partaideak ez zuen sekula ere AkroYoga egin. Beraz ez daukazue inolako eskusarik ez probatzeko. Karlosekin harremanetan jarri nahi duenak karlosotamendi@gmail.com helbidera […]

Ska gaua (abenduak 20)

Santo Tomas bezperan gehiegi desfasatu gabe baina bueltatxo bat emateko plan bila zabiltza? Kontzertutxo lasai bat baina akustikoa izan gabe? Beti bezala soluzioa hemen daukazu. Ska gaua abenduaren 20an Txantxarrekan, Zartako-K eta Sardeska taldeekin.   Zartako-K Zartako-K Tafallako street ska taldea da. Kontzertuekin 2008an hasi baziren ere, musikarekiko lotura aspalditik dator. Hasiera amateurra atzean utzita, […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia