Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: urtarrila 2015

“CIutat Morta” dokumentala (otsailak 5)

2013ko ekainean ia 800 pertsonen zinema abandonatu bat okupatu zuten Bartzelonan dokumentala proiektatzeko. Izena? Patricia Heras, bi urte lehenago bere buruaz beste egin zuen neskaren izena. Baina zein da Patricia? Zein zerikusi du bere heriotzak Bartzelonarekin? Zergatik halako oihartzuna? Hori dena kontatzen du Ciutat Morta-k, gertatutakoa ahalik eta jende gehiagok jakin dezan eta ez dadin […]

Antiguako Jaietan kontzertuak

Antiguako Jai Batzordeak ostegun honetatik datorren larunbata arte antolatu dituen jaietan hainbat kontzertu ikusi eta entzuteko aukera izango duzu nahi izanez gero. Hemen (eta kartelean) ikusgai ordu, leku eta egunak:   Osteguna 15: Txantxarreka gaztetxean 20etatik aurrera Rap Gaua Lirika de cerdos eta Lurpekariak taldeekin. Txupinazoaren aurretik, jaietara gogoz eta giroan erabat murgilduta iristeko. Ostirala […]

LIPDUB ANTIGUOTARRA (urtarrilak 17)

Blusa ta koadrilei: Honez gero aditzera izango duzue, auzoko Gure Esku Dago batzordetik festetarako proposatu dugun ekimena: LIPDUB antiguotarra. Erabakitzeko, herri bezala dugun eskubidea aldarrikatze aldera, auzoko eragile , talde, elkarte, filibustero, danborrada, kuadrila, ikastola eta gainontzekoei gonbitea egin diegu Peinetik hasita Sert plazaraino egingo dugun festa giroko ibilbidean talde bezala erreleboa har dezaten. Zuek, […]

Zaldi lasterketako argazkiak

Txupinazo ofiziala ostiralean 19:00tan bada ere, hasi dira Antiguoko jaiak, ohiko zaldi lasterketarekin. Zaldiak eta zaldikoak ederki aritu ziren, jendetza itzela bildu delarik eguraldiak lagunduta. Ander Iruretagoiena eta Sua izan dira goizeko garaileak helduen lasterketan, baina txikienek ere izan dute euren dohaina erakusteko tartea. Antiguako Jai Batzordeak ateratako argazki guztiak ikusi nahi badituzu, sartu Flickr […]

Rap gaua Txantxarrekan (urtarrilak 15)

Rapa gustuko? Ostegunetan pintxo-poteaz gain beste planik nahi? Gu ere Antiguako Jaietarako sekulako gogoekin gaude. Eta, horregatik, Antiguako Jai Batzordeak antolatuta ostegun honetan (urtarrilak 15) rap gaua izango dugu Txantxarrekan. Ez galdu aukera, Lirika de cerdos eta Luprpekariak taldeak gratis ikustea ez baita egunero gertatzen! Lirika de cerdos Ez da auzoan jotzen duten lehen aldiz, […]

Ziburuko ikastolaren aldeko tributo gaua (urtarrilak 23)

Zu ere egon ahal zera Berri Txarrak taldeak Donostian emandako kontzerturen batean? Ezin izan zera bertaratu? Lasai egon, Antiguako Jai Batzordeak antolatua ostiral honetan (urtarrilak 23) plan are hobea daukazu! Tributo gau aparta eskainiko baitigute Kolpatu eta Berri Tzaarrak taldeek. Zer gehiago behar dezu animatzeko? Musika ona, sarrera debalde eta Antiguako Jaietan beti dagoen giro […]

Antiguako Jaien egitaraua (2015)

Aurten ere Antiguotarrok ezin hobe hasiko dugu urtea, Antiguako jaiak bertan dira eta. Hau hala izan dadin, Jai Batzordeak egitarau paregabea osatu du auzotar guztiengan pentsatu asmoz. Horren adibide dira urteroko pilota partidak, zaldi lasterketak, Trakets talde mitikoaren berbena, buruhandiak, antzerkiak etab. Hala ere, urtero berdina egitea ez denez gure estiloa, 2015ean hainbat berrikuntza izango […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia