Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: otsaila 2015

Pintxo-pote mexikarra (otsailak 26)

Oraleeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee!!!!!!! Ostegunetan sekulako giroa izan ohi da eta Txantxarreka ez da gutxiago. Oraingo honetan, otsailak 26, pintxo-pote mexikarra izango dugu. Ez galdu aukera. Aurretik 17:30etan izango den “Hezkuntza eta lan merkatua hitzaldia” amaitzean hasiko gara. Gerturatu, Eganen abestia entzutean motibatzen zaren horietakoa bazara ziur ederki pasako dezula.

TxantxAzoka (martxoak 14)

Askotan zerbait berria behar duzula uste dzu baina ez dakizu non bilatu? Dendetan dagoen guztia ikusi ondoren zerbait pertsonalizatuagoa nahi dezu? Askotan horrelakoak pasatzen dira, ez pentsa bakarrik zaudenik.   Horregatik, larunbat honetan, martxoak 14, Txantxarreka Gaztetxeak bigarren eskuko azoka eta artisau azoka antolatuko ditu goizeko 11etatik eguerdiko 14:30etara. Izena ematea baldin baduzu buruan idatzi […]

Tierra Prometida (martxoak 8)

Tierra Prometidan Steve Butler-en (Matt Damon) istorioa kontatzen da. Steve, enpresa handi bateko langilea, EEBBetako herrixka batera heldu da, bertako lur jabe guztiei zundaketa eskubideak erosteko asmoz. Azkeneko urteetako krisi ekonomikoak gogor eragindako udalerri horretan, Steve euren lurrak zulatzearen abantailetaz arituko zaie lurjabeei, baina ordurarte bere bizitzak suposatu duenari buruz hausnartzeko parada ere izango du. […]

Fractura: La maldición de los recursos (martxoak 1)

‘Fractura: La maldición de los recursos’ energi iturrien urritasuna jorratu eta haustura hidraulikoaren kontzeptua zein ondoriak publiko handi bati hurbiltzen dizkion dokumentala da. Energi iturri guztiek izan dituzten prezio gorakadak, ustiapen teknika berrien garapena ekarri du, frackinga kasu. Honek hobi ez konbentzionaletatik gasa eta petrolioa ateratzea ahalbidetzen duelarik. Europa osora zabaldu nahi den teknika honek […]

Punk tributo gaua (otsailak 27)

Eskorbuto eta RIP. Zer esan horrelako bi talderi buruz? Denontzat ezagunak dira, beraz ez degu denbora askorik galduko horretan. Gainera datorren otsailak 27an, ostirala, 20etatik aurrera Txantxarreka Gaztetxean ikusi ahal izango dezuena ez dira talde hauek izango, noski. Baina bai sekulako tributo gaua. Are gehiago sarrera 3€ besterik ez denean! Alde batetik, Santurtziko ‘antitodo’ taldearen […]

Neuquén: Río Impetuoso (otsailak 22)

Neuquén: Río Impetuoso Argentinan frackingari buruz egin den lehen dokumentala dugu. Maputxeek, bere lurretan frackingaren bidez gasa ustiatzeko putzuak izanik, teknika honen aurka burutzen duten borroka erakusten digu. ‘Neuquén: Río Impetuoso’ Fracking ez Donostiak antolatutako zineforumeko bigarren filma izango da, aurreko astean ‘Gasland‘ dokumentala proiektatu ostean. Dokumentala nola egin zen jakin nahi izanez gero hemen […]

Auskaloren jolasak (otsailak 22)

Auskalo Aisialdi Taldeak gaztetxean antolatzen dituen jolasak itzuliko dira datorren igandean, otsailak 22. Goizeko 11etatik aurrera auzoko eta inguruetako haurrentzako plan aparta. Musutruk, eraman itzazu seme-alaba, lehengusu edo ilobak (2-12 urte bitartean) izugarri ondo pasako dute -eta! Besterik ez! Animatu eta azaldu Txantxarrekara otsailaren 22an goizeko 11etan.

Gasland (otsailak 15)

Gasland Josh Fox-ek zuzendutako dokumentala da. Zuzendariak gas natural konpainia batetik $100.000-eko eskaintza jasotzen duenean, Pennsylvaniako Delaware ibaiaren arroan dagoen bere lurra esploratu nahian, frackingaren gaineko ikerketa bat egitea erabakitzen du. Putzuettaik gertu bizi den jendea elkarrizketatuko du eta gauza beldurgarriak aurkituko ditu: kontaminaturiko ur putzuak, sua etxeetako txorrotetik irtetzen… Colorado, Wyoming eta Texas-era egiten […]

Lenin eguna (otsailak 7)

Boltxe kolektiboak antolatuta Lenin eguna izango dugu larunbat honetan Txantxarreka Gaztetxean goizeko 10:30etatik aurrea. Iaz eta aurreko urteetan beste probintzietan egin ostean, oraingoan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eramango da aurrera egitasmoa. Gerturatzeko asmoz izanez gero, hemen daukazu Boltxe kolektibotik proposatzen duten testua. Eman bistazo bat testuari eta bertaratu, ziur eztabaida aberasgarria izango dela. Besterik […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia