Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: martxoa 2015

Rock the Kasta gauak (apirilak 11)

Aste Santuan ziur ehundaka plan egingo dituzula. Jai egunak eta aste bukaerak badaude horretarako. Hala ere, ez bete azkarregi zure agenda, Rock the Kasta zikloa datorrelako. Eta, tartean larunbat honetan apirilak 11 arratsaldeko 20-20:30etatik aurrera Txantxarrekan. Ah! eta gainera doan. Gratis. Muxutruk. Blaka Topera dabiltza. Erotzen hasiak direla diote, baina guk halaxe nahi ditugu. Urteetako […]

Garagardo tailerra+Alternatiben Herrixka aurkezpena (martxoak 27)

Aingura kofradiatik garagardo tailerra antolatu dute ostiral honetarako, martxoak 27, Txantxarrekan. Horretaz gain, jarraian Alternatiben Herrixka egitasmoaren aurkezpena egingo da. Izan ere, ekainak 6an salduko da ostiral honetan ekoitzitako garagardoa. Ez galdu aukera. Ostiral arratsalderako plan hoberik ala?

Tatuai festa solidarioa animalien alde (martxoak 29)

Martxoaren 29an Antiguoko Txantxarreka gaztetxean jardunaldi solidario bat ospatuko da animalien hiru santutegientzat. Santutegiak abandonatuak, gaixo dauden edo tratu txarrak eman zaizkien esplotazio zentroetatik salbatutako animaliei babesa ematen dien lekuak dira. Bertan bizitza duin bat ematen zaie, askatasunean, haien eskubide eta interesak babesturik, esplotaziotik urrun. Interesa baduzu hemen dituzu pare bat santutegien inguruan. Kontzertuak hasi […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia