Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: apirila 2015

Badator #Eraldia (maiatzak 1)

Gune autogestionatuekin Txantxarrekan ere bat egiten dugulako, aste bukaera honetan hasiera emango zaion ekimenari buruz berri eman nahi dizuegu. Eraldia deitua (twitter bidez #eraldia traolan jarrai dezakezue), ostiral honetan izango da lehen bilkura Easo Plazan arratsaldeko 16etan: Autogestionatutako proiekturen baten parte bazara, zure lana elkarlanetik ulertzen baduzu, zure bizibidea zure kezkekin bat etor dadin nahi […]

Azoka antierrepresiboa (apirilak 23)

2003ko maiatzean hasi zen Trabuc Records izeneko proiektua, eta ordutik Rock, Death Metal/Black Metal, Grindcore, Doom Metal, Punk, Hardcore Punk, Post-Punk, Anarchist Punk, Thrash, Speed Metal, Punk Metal edo Sludge Metal bezalako estiloko taldeei laguntza eman die beren ibilbidea hasi eta garatzeko. Gurean izan genuen Eduar “Ciutat Morta” dokumentalaren aurkezpenean, eta ostegun honetan 19etatik aurrera […]

Bodyboard txapelketa kinkia (apirilak 18)

BODY BOARD KINKI TXAPELKETA ATZERATUA ITSASOAREN EGOERA DELA ETA! Larunbat honetarako azken hilabeteetan zehar prestatu dugun body board txapelketa kinkia atzeratzea erabaki behar izan dugu gaur. Eguna aukeratzeko orduan itsasoari arreta haundia jarri genion eta hasiera batean olatuak emanda baldin bazeuden ere, azken egunetan pronostikoak begiratzen egon gera eta gaur erabaki hau hartu behar izan […]

Animalien aldeko tatuai festa solidarioaren laburpena

Asko poztu gintuen Txantxarrekan egon zen giroak, baina are gehiago lortutako emaitzak. Helburua animali santutegi laguntzea zen, eta, ziur gaude eskertuko dutela bildu zen diru guztia. Hala ere, gogoratu, laguntza mota bakarra ez da ekonomikoa. Interesa duenarentzat, onena, Askekintzako lagunekin kontaktatzea. Izan ere, jarraian dagoen bideoan ikusten dena laburpena besterik ez da. Ea hurrengoa noiz! […]

Garagardo tailerra+Alternatiben Herrixka aurkezpena (laburpena)

Pasa den martxoaren 27an Aingura Kofradiak antolatuta garagardoa egiteko tailerra izan genuen Txantxarrekan. Horretaz gain, laster Antiguon izango den Alternatiben Herrixka ekimenaren aurkezpena ere izan genuen. Hona laburpena! Beti bezala, zabaldu zuen inguruan 😀 Benetako plazerra izan zen. Ekainaren 6an Alternatiben Herrixka egitasmoaren barnean berriro ere garagardoa egiten ikasteko aukera izango dugu. Adi ibili, joango […]

Ezkila birsortuko dugu! (apirilak 24)

Aspaldi honetan Ezkila kapitainarekin bueltaka genbiltzan. Izan ere, urte asko dira Donostiara heldu zenetik, eta berritze baterako garaia zela ari ginen somatzen. Otsaila amaieran ospatu genuen Flamenkadan, beste hainbat gairekin batera honi ere heldu genion, eta erabaki bat hartu genuen: Ezkila birsortuko dugu! Orain arte gazteak izan dira Ezkila, helduak izan dira Ezkila, haurrak izan […]

Eskorbuto Oteizaren ikuspegitik (apirilak 12)

Urtero bezala, apirila gerturatzearekin batera, Oteizari egiten zaion omenaldi-astea ere gerturatzen doa. Oraingoan, gaztetxean ere hitzaldia egingo da eskultore eta arte-teorilariaren figura omentzeko. Nola? Ion Martinez “Txikik” hitzaldia emango du apirilaren 12an arratsaldeko 19etatik aurrera Txantxarrekan. Izenburuak behintzat arreta deitzen du: “Oteizaren ikuspegitik, Eskorbutoren historia tristera”. Ezin esan egitasmoa originala ez denik. Horretaz gain, argazkian […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia