Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: maiatza 2015

Alternatiben Herrixka (ekainak 6)

Alternatiben Herrixka egitasmoaren barnean Txantxarrekan ere gure aportazioa egin nahi izan dugu. Egitarau benetan zabala dagoela badakigu, baina ziur guk proposatutakora azaltzeko tartetxoa ere izango duzula: 11.00: Mural margoketa 11.30: Dokumentalen proiekzioa 13.30: Bazkaria. Egun hau konpletoa izanda, ez ahaztu mokadutxoa. Bazkari astunik ez baduzu nahi, Txantxarrekan sekulako ogitartekoak eskainiko dizkizugu. Aukera anitza prezio paregabeetan. […]

Futbito txapelketa (ekainak 20)

Urduri zeunden? Urteroko ohiturak galduko genituela uste al zenuen? Lasai egon, ez da hori pasako! Ekaina gerturatzen doan bezala denok dugu buruan futbito txapelketa, eta, horrela izaten jarrai dezan hasi gera lanean. Aurtengo edizioa VII.a izango da (azkar esaten da), beti bezala Antiguako frontoian. 12 orduz futbitoa topera. Izena emateko, ohi bezala, Triku eta Platero […]

Haurrentzako futbito txapelketa

San Juanetako jaiak gerturatzen doaz eta horrekin batera azken urteetako ohiturak ere. Gazteontzako futbito txapelketa aurten ekainaren 20an izango da, eta Auskalok haurrentzako antolatzen duena EKAINAREN 13an. Zuk edo ingurukoek parte hartu nahi duzuela? Zabaldu mezua, egin taldeak eta idatzi Auskalo Aisialdi Taldeari antiguo.haurfutbitotxapelketa@gmail.com helbidera ekainaren 10a baino lehenago. Etxeko txikiek ere futbito txapelketan parte […]

Reggae gaua (maiatzak 23)

Azterketa eta lan entregekin itota? Liburu aurpegia geratzen ari zaizu? Kanpaina eta dena delakoekin erabat nekatuta? Deskonektatzeko plan on baten bila zabiltza? Badakizu horrelakoetan Txantxarreka beti dela aukera paregabea. Gone Away Riddim, Brand New Mix Outta Gambia Free Download Mp3 Usb Laptop,Cd Etc. by Djplan Kunta Kunta Di Fyah on Mixcloud Larunbat gau lasai bila […]

Alternatiben Herrixka

Zer da Alternatiben herrixka? Beste era batean bizitzeko askotariko ereduen topagune bat da. Gaur egun bizi dugun klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukerak biltzen eta bistaratzen dituen herrixka simulazio bat da Alternatiben herrixka. Aukera indibidual, kolektibo, nahiz lurralde eta sistema mailakoak ezagutzera ematen dituena, beste bizi-eredu baten garrantziaz ohartaraziz, eta jokabideen aldaketa bilatuz. Hiru dira […]

Oskar Estangaren bakarrizketa (ekainak 18)

Errimatuz garenera arrimatuz egistamoarekin buru-belarri ibili da azken boladan, hip hopa eta bertsoa uztartzen dituen proiektuarekin. Baina, ez pentsa horretan bakarrik dabilenik Oskar Estanga. Musikaria, bertsolaria, sortzailea, kantu bazkari/afaritan ibilia, dj lantxoak eginda‚Ķ saltsero definizioaren ondoan argazkia jartzeko modukoa. Gainera, aurten Nafarroako Bertso Txapelketako finalean izan zen. Esan bezala, ibilbidea luzea izan duen saltseroa. Ba […]

“Osasun bideratzaile” jardunaldiak

Red Masaje Sare RMS-k antolatuta larunbat honetan, maiatzak 9, goizeko 10etatik aurrera “Osasun bideratzaile” jardunaldiak izango ditugu Txantxarrekan. Printzipioz eraikin barnean egingo da, baina eguraldia lagun izanez gero eguerditik aurrerakoa kanpoko guneetan egingo da ere. Izan ere, aire librean horrelako egitasmoak ezta? Horrelako jardunaldia aurrera eman ahal izateko, hala ere, aportazioren bat egin beharko du […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia