Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: ekaina 2015

Mikro irekia (uztailak 2)

Aspalditik aipatzen joan geran eguna iritsi da. Joan prestatzen zuen instrumentu, ahots edo beharrezkoa daukazuen guztia. Asko pozten gaitu ostegun honetan, uztailak 2, Txantxarrekan mikro irekia antolatuko dugula jakinaratzeak. Gure kontu musika ekipoa eta instrumentu batzuk (gitarra akustikoa, elektrikoa eta teklatua). Hori bai, hobe bakoitzak behar duena eramatea ezta? Eguraldi ona izanez gero kanpoko terrazatxoan […]

Ezkila Kapitaina eratzeko auzolan tailerra (ekainak 27)

Ezkila birsortzeko deialdia

Apirilaren 25ean abiatu zuten Donostiako Piratek, eta, bihar bigarren saioa izango da Antiguon Txantxarreka Gaztetxean. Ezkila Kapitaina birsortzeko deialdiaz ari gara. Zuk ere bere irudiak nolakoa izan beharko lukeen argi baduzu bertaratu. Guztion iritziak interesgarriak izango dira. Eta, ideia argirik ez baduzu ere gerturatu zaitez. Agian besteen ideiak ikusita zure sorkuntza gaitasuna piztuko da 😀 […]

Futbito txapelketako argazkiak

Pasa den ekainaren 20an Antiguako frontoian VII. Futbito txapelketa antolatu genuen. Sekulako giroa izan zen, mila esker parte hartutako taldeei eta ekitaldia aurrera eramaten lagundutako guztiei. Hurrengo urtean gehiago. Talde garailearen (Trikuharri), txapeldunordearen (Mutil Zaharrak B) eta txapelketako MVParen (Unai Arriaran) argazkiak dituzue hemen. Partu hartu bazenuen, ikusten ibili bazinen edo bsterik gabe kotilleatu nahi […]

Antiguako Jaien egitaraua

Sutondoan bildu eta ANTIGUAKO SAN JUAN JAIAK ditugu hizpide Antiguotarron elkartasun sugarra piztuko da lehenengo egunez eta igandez ere, suspertuko da euskal dantzaren garra auzotarrongan Ondorenean, haurren begietan distira antzemango dugu eta ahots hutsez leunduko dira frontoiko pareta zurrunak Gazteek kirol pasioz helduko diote asteburuari eta bertsolariek sua argi bilakatuko dute larunbat arratsez Eta oraingoan […]

Poesia emanaldia (ekainak 7)

‘Burdin-hariak eta plastikozko goilarak (Maitasun lubrikatua)’ izeneko proiektuarekin gurean izango ditugu igande honetan Oier Gonzalez eta Markel Ormazabal. Gartzeari buruzko gogoeta musikatua ekarriko digute Txantxarrekara. Ez galdu aukera. Igande arratsalde aspergarri horien aurkako plan ezin hobea. Beraz, badakizu: zita 19etan Txantxarrekan. Lehenago izan dituzte hainbat ekitaldi, begira bestela

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia