Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: uztaila 2015

Zineforuma Txantxarrekan

Festaz festa ibiltzea nekagarria denez eta noizean behin garuna eta gorputzari kultura pixka bat eman behar zaionez, Txantxarrekatik zineforum labur bat proposatzen dizuegu.Eguraldi ona eginez gero, gainera, Paradisu Zinema uda honetan estreinatzeko plan paregabea. Bi asteazkenetan, arratsalde-gau partean plan lasai-lasaia aste bukaerari begira indarberritzeko. Filmak In the Loop eta Ne vivons plus comme des esclaves […]

Uztailak 24ko kontzertuen bideo eta argazkiak

Pasa den ostiralean, uztailak 24,sekulako kontzertuak izan genituen Kike Tormenta Cúmulos y Estratos eta Liher bakarlariekin. Hemen dauzkazue atera genituen argazki eta bideo batzuk. Guztiak gure Flickr eta youtube kontuan Zuk ere argazki edo bideoak izanez gero bidali mesedez txantxarrekagaztetxea@gmail.com helbidera gainontzekoekin partekatu ahal izateko. Eta mila esker hiruei atzoko mailagatik. Kike Tormenta – A tus […]

Nepalen aldeko tatuai festa (uztailak 26)

Nepaleko lurrikararen biktimen aldeko jardunaldia antolatu da igande honetarako, uztailak 26, Txantxarrekan. Goizeko 11etatik aurrera egun osoan zehar 12 tatuatzaile izango dira. Nahi duen orok tatuatu ahal izango du, hori bai, aurrez ezingo da hitzordurik eskatu. Bertan izango ditugu Edu Bonache, Axio, Hector Eki, Victoria Macry, Txis, Tommy Sierra, Noemi Millet Eikosi Trëis, Eñaut Oscoz […]

Kontzertuak (uztailak 24): Kike Tormenta+Cúmulos y Estratos+Liher

Musika, sekulako giroa eta prezio merkea. Festaz festa ibiltzeaz nekatua bazaude, ostiral arratsalde lasai bat nahi izanez gero, ez bilatu gehiago. Ostiral honetan uztailak 24 Txantxarrekatik pasa zaitez eta fuera. Hiru eurotxo (3!) besterik ez eta jarraian dauzkazun abeslariak entzun ahal izango dituzu Kike Tormenta Filosofia argiko proiektuak landu izan ditu beti Kikek. Independentzia mantentzeko […]

Mikro irekiko argazkiak

Mikro irekiko argazkiak

Mila mila esker ostegunean Txantxarrekan antolatu genuen mikro irekian parte hartutako guztiei. Sekulako giroa, guk espero genuena baino askoz ere hobea. Sekulako maila eszenatokira igo zineten guztiona: ahots eta koreografia espektakulo izugarria Lorratzak taldearena, mila esker ere Koxka taldekoei, eta igo zineten gainontzekoei. Eta, batez ere, mila esker Olatz dena antolatzeagatik eta guretzat postureoa bakarrik […]

TxantxaBaratza martxan!!

TxantxaBaratzako lehen fruituak

Aspaldian bota zen erronka, Txantxarrekan dagoen belarditxoa aprobetxatuta baratza egitea. Asmoa azaldu zen, lehen saikerak egin ziren baina ez zuen fruitu handirik eman. Zorionez, azken hilabeteetan bigarren taldetxo batek egurra eman dio kontuari eta begira ze emaitza lortu den. Sarrera hau noizean behin argazki edo bestelako kontuekin aktualizatzen joango gera. Oraingoaz lehen letxugak jan dituzte, […]

Txantxarrekan zerbait antolatu nahi? ANIMATU!

Txantxarreka Gaztetxea

Uda iritsi da, eguraldi ona ere, eguzkia gogor jotzen hasi da eta poliki-poliki aisialdirako denbora gehiago dugu denok. Hori aprobetxatuz Txantxarrekan zerbait antolatu nahi duzula? Idatzi lasai asko txantxarrekagaztetxea@gmail.com helbidera eta konta iezaguzu zure asmoen berri. Zer antola daitekeen? Hori zure imaginazioaren mugek esango dute. Orain arte zineforumak, hitzaldiak, liburuen aurkezpenak, kontzertuak, tailerrak, bilerak, akustikoak, […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia