Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: urria 2015

Kontzertuak (azaroak 12)

Kontzertuak azaroak 12an

Azaroko ostegun arratsaldeak ez dira inoiz bereziki gozoak. Are gutxiago hemen dugun klimarekin. Eta, ez esan gezurrik, hoztu egiten zara kalean egiten diren pintxo poteetan. Azkenean taberna zulora sartzeko desiatzen zaude. Zergatik astero-astero berdina? Guk ere berdina pentsatzen dugulako, aste honetarako sekulako plana antolatu dugu: Juventud Infinita, Managaitz eta Artritia taldeen kontzertuak. Ez dadila izan […]

TXANTXARREKA GAZTETXEAREN OHARRA

Txantxarrekaren oharra

Lehenik eta behin adierazi Txantxarrekako gaztetxea hainbat norbanako eta eragilek osatzen dugula eta erabakiak erabateko horizontaltasunez hartzen ditugula. Gauzak horrela, erabaki definitibo bat izan arte ez dugu inolako adierazpenik egin nahi izan. 2015eko urriaren 21ean Txantxarreka Gaztetxeko kideok bildu ostean, azken egun hauetako berrien aurrean egindako gogoeta hurrengoa da: Urriaren 13an ospatutako Tokiko Gobernu Batzordean […]

Txantxarreka Enbata Dator #10 saioan

Enbata Dator

23:30 minututik aurrera da gure tartetxoa, baina saio osoa entzutea gomendatzen dizuegu bestelako eragileen eguneroko lanaz eta egoeraren berri jakiteko. Esan gero Donostian ez dagoela ezer. Ia ordu t’erdiko saioan Kortxoenea, Ttanttakun irratia eta Banda Bat. Zer gehiago behar? Irratsaio osoa entzuteko http://ttanttakun.org/2015/10/enbata-dator-10 Mila esker beste behin ere Donostiako Piratei!

Memoria: 2014ko irailetik 2015eko irailera

Memoria: 2014-2015

Hemen daukazue Txantxarrekan 2014eko irailetik 2015eko irailera egin diren ekintzen memoria. Beti bezala, ekintzen informazio gehigarria webgunean dago eta argazki gehiago ikusteko bixitatu gure flickr kontua. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta oraindik gerturatu ez bazara animatu zaitez. Ziur hurrengo urtea are hobea izango dela!   Irakurri eta zabal ezazue

Jakoba Errekondo: ‘Bizi Baratzea’ aurkezpen eta solasaldia

Jakoba Errekondo: 'Bizi Baratzea' aurkezpen eta solasaldia

Ez dizugu ezer berria deskubrituko. Ziur Jakoba Errekondo izena entzunda izango duzula eta baratza eta baratzaren inguruko hainbat aholku etorriko zaizkizula burura. Bere estilo erabat imitaezinean, Errekondok denbora luzea darama ia edozein lekutatik baratzaren sekretuak barreiatzen: EITBko irrati uhinetan Landaberri saioan, Argia astekariko artikulutan, emandako hiltzaldi mordoetan edo tarteka eskaintzen dituen elkarrizketetan. 30 urtez eta […]

Eraul+Mikel Karton, kontzertu akustikoa (urriak 18)

Gora akustikoak! Zer izango zen arratsalde tonto horietan musika gabe? Goxo-goxo, lasai-lasai, buruko mina sortuko ez duen musika eskertzen da igandeetan. Aurretik datorren asteari beste modu batez aurre egiteko indarra hartzeko edo larunbateko parrandari buelta ematen laguntzen digutelako. Ala, zer arraio, bietarako. Ez pentsa bakarrik zaudenik. Eta betiko pelikulak sofan botata ikusi beharrean, zergatik ez […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia