Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: azaroa 2015

Hiria herritarrentzat (azaroak 27)

Hiria herritarrentzat

Ostiral honetan, azaroak 27, Kortxoenearen aldeko ekitaldia antolatu dute. Euren webgunean azaldu duten bezala elkartasun kontzertuak izango dira. Kortxoenearen desalojoa dela eta prozedura judizial ezberdinak ditugu zabalik, atxilotu eta identifikatu ugari izan genituelako batetik, eta desalojo ilegalaren aurka empresa eraikitzaileari salaketa jarri geniolako bestetik. Elkartasun kontzertu honetatik eratorritako etekinak gastu hoietara bideratuko ditugu. Kartel ikusgarria […]

Indarkeria matxistaren aurkako emanaldia (azaroak 21)

Egun bereziak izaten ari dira azken hauek gune autogestionatuen defentsan. Eta ildo horretan lan egiten jarraitzeko, aste bukaerarako ahalik eta egitarau zabalena eskaini nahi dizugu. Bai, ziur ehundaka plan eginda zenituela ezta? Ondo pentsatu, gue eskaintza ez dago batere gaizki-eta! Hori bai, egitasmo hau ezin izango genuke aurrera eraman Kortxoeneako Urban 13 kolektiboa gabe. Mila […]

Gune autogestioantuen defentsan

Gune autogestionatuen defentsan

Azken asteotan izan diren gertaeren ostean Txantxarreka eta Kortxoeneako asanbladek “gune autogestioantuen defentsan” lelopean pausuak elkarrekin ematea erabaki dute. Horren ondorioz, eta lehen pausu bezala, bihar azaroak 17 arratsaldeko 17etatik aurrera Kortxoeneak egindako deialdiarekin bat egiten dugu. Animatu, bertaratu eta lagundu gune autogestionatuak defendatzen. Bakarrik ez, lagunekin bai

Ez dok amaitu egitasmoa

Physis Versus Nomos, Eraul, Liher, Pelax eta Apalatxe besteak beste gure eszenatokian izan ditugu. Larunbat honetan Gasteszenan “Ez dok Amaitu” proiektua aurkeztuko dute, eurek dioten bezala “lokatzetan ibiltzen garen sortzaileon bilgunea”. Ibilbide luzea eta oparoa opa dizuegu! AUPA ZUEK! Gune Autogestionatuak defendatu, Gaztetxeak bizirik!!

Txantxarrekako asanblada ere Kortxoenearen alde

Txantxarrekako asanblada Donostiako Udalarekin harremanetan izan da azken hilabeteetan, Villa Alegriaren lagapena beste urtebetez luzatzeko. Lagapenaren baldintzak gogortu ditu Udal Gobernuak, negoziatu edo hitz egiteko aukerarik utzi gabe. Hala ere, Txantxarrekako proiektuak aurrera jarraitzea ezinbestekoa iruditzen zitzaigulako erabaki genuen baietz, sinatu egingo genuela. Hala adierazi genion astelehenean Udalari. Astearte goizean Udalaren konplizitatearekin Kortxoenea ilegalki eta […]

Zohardia dokumentala: hitzaurrea+proiekzioa

Zohardua dokumentala: hitzaurrea+proiekzioa

Zohardia (2014) Madrilgo Alcala Hotelean tiroka erail zuten Josu Muguruza HBko buru izandakoaren bizitza eta ibilbidea kontatzen duen dokumentala da. Zer espero dezakegu proiekzioan? Erantzun argi eta garbi azaltzen du proiektuko taldeak Zohardiaren webgunean: Josu Muguruzaren hilketaren 25. urteurrenaren harira, Zohardia dokumentalak Muguruzaren figura berreskuratu eta ezagutaraztea du helburu. Memoria egitea beharrezkoa den garai hauetan, […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia