Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: abendua 2015

Abenduaren 31ean LETAMANERA!

Kapitalaren urtean, ongi etorri autogestioa

Abenduaren 31ko gauean Txantxarreka gaztetxea itxita egongo da. Aurreko bi urteetan urtea Txantxarrekan hasteko aukera izan dugu, baina musika ekipoa lapurtu berri dutela kontuan hartuta, hala erabaki du asanbladak: batetik, lapurreta eta gaztetxera indarrez sartzen direnen jarrera salatzeko; eta, bestetik, musika ekiporik gabe ezin delako fundamentuz gaua ospatu. 31n gau berezia pasa nahi duenak Letamanen […]

‘Irautea sortzea da’ dokumental proiekzioa (abenduak 30)

Ibilbide luzea izan du Kortxoenea gaztetxeak eta denbora gutzi horretan hainbat egitasmo eraman ditu aurrera. Are gehiago, Kortxoeneari esker sortu dira beste hainbat eragilek bultzatu dituzten ekintza eta proiektu autogestionatuak. 2010ean hasitako ibilaldiaren V. urteurrena ospatzeko ‘Irautea sortzea da’ dokumentala martxan jarri zuten, crowfunding bidez finantzatua eta Durangoko azken azokan salgai jarri dutena. Bertaratzerik izan […]

OHAR GARRANTZITSUA! Hau ez da txantxa!

Azken hilabete hauetan Txantxarreka Gaztetxean eman diren lapurreten harira esparru aske eta autogestionatu hau erabiltzen duen oro jakinaren gainean jartzeko asmoz Txantxarrekako norbanako eta eragileok gertakari hauek salatu nahi ditugu eta honako hau adierazi nahi dugu: Oso denbora gutxian, hainbat izan dira Txantxarreka gaztetxean emandako lapurreta eta baimen gabeko sartzeak; modu bortitzean eta izkutuan emandakoak, […]

Babarrunjana+bingoa+kontzertua (abenduak 27)

Baaaaaaaadaaaaaatooooooz ANTIGUAKO JAIAK!!! Iazkoak urruti geratu ziren, baina ez sufritu gehiegi 2016koak hementxe ditugu-eta! Bitartean indarrak hartzen joateko eta giroa pizten hasteko Antiguako Jai Batzordeak Babarrunjana antolatu du abenduaren 27an DOKAn. Bai, normalean larunbatetan eta krosarekin da. Aurten, ordea, aldaketa ugari datoz: Triki-bertso-poteoa: 12:30etan abiatuko gara Benta Berriko Plazatik. Babarrunjana: 14etan DOKAn. Sarrerak aurrez Triku […]

Pilota txapelketa herrikoia

Urtero bezala, urtarrileko jaiak gerturatzen doazen heinean Antiguako Jai Batzordea badoa poliki-poliki festetarako giroa sortzen. Ohiturak ahal den neurrian mantentzea pertsona zintzoena denez, ez gera gu horren aurka joango. Pilota goxua tarteko, izerdi pixka bat botatzea ez baita plan txarra hotza hastera doan egun hauetarako. Arauak? OHITURAk jarraiki: Federatuek ezingo dute parte hartu Bikoteko 5 […]

Musika garaikidea Aitor Ucarren eskutik (abenduak 29)

Musika garaikidea: “Aro Garaikidean eta zehazki XX. Mendearen bigarren erditik egindako musika da”. Definizio horren arabera jazz, elektronikoa, new age, punk, hardcore, heavy metal edo antzekoak etorri ohi zaizkigu burura. Baina hori soilik al da? Musika Garaikidea esatean, ordea, bestelakoak ere etortzen zaizkigu burura. Agian giro snobagoan aurkezten diren proiektuak? Zein da estereotipo hutsetik haratago […]

Kafeta feminista (abenduak 18) BERTAN BEHERA

Kafeta feminista

Gune autogestionatuen proiektuak elkarbanatuz Itsas Gainen amesten hasi ziren hausnaketarako eta parrandarako topagune feminista Txantxarreka gaztetxean ospatu dugu abenduaren 18an. Musika, pintxoak eta aldarrikapena izango dira, hurbil zaitezte!!!!!!!!!!!!!

Gure Kabuz ala hil (abenduak 17)

Gure Kabuz ala hil (abenduak 17)

Bestelako ereduak jorratzeko asmoz, hausnarketat sustatuz eta crowfunding kanpaina eginda. Horixe aurkeztuko dugu ostegun honetan Txantxarrekan arratsaldeko 19:30etan. Gainera dokumentalean parte hartu duen Lander Arretxea izango dugu gurean egitasmoari buruzko xehetasunak emateko. Gerturatu, ezagutu proiektua eta bota zure galdera, iradokizun edo delakoak! Gure Kabuz ala hil Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin […]

1.0 Kartelen diseinua MGIren eskutik (abenduak 16)

1.0 Kartelen diseinua MGIren eskutik (abenduak 16)

Zure inguruan dauden proiektu, egitasmo, eragile, kurtso bukaerako bidairako diruak ateratzeko ekintzak, etab. Zeini ez zaio tokatu kartel bat egitea? Non arraiotik hasten da bat horrelakoetan? Horrelako planteatuetatik abiatu da Mugarik Gabeko Ingeneritza taldea asteazken honetan abenduak 16 aurrera eramango den tailerra. Are gehiago, zein programa erabili behar da? Paint-a klasiko bat da eta gure […]

Wild Animals+The Smudjas (urtarrilak 3)

Wild Animals+The Smudjas (urtarrilak 3)

Urte luze eta egitasmoz betea izan da 2015a. Eta ez uste hau horretan amaituko denik. Urte amaiera borobila egin dugu orain arteko abendu intentsoarekin eta 2016a topera hasi nahi degunez igande arratsalde honetarako kontzertu plana proposatzen dizugu. Horrela, gainera, bizilagunen atsedenaldia erraztu nahi dugu gainera. Sekulakoa izango da gurean biran dabiltzan Wild Animals eta The […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia