Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: apirila 2016

Sudur krosa (Apirilak 23)

Korrika egitea azken boladan modan jarri da eta edonor bihurtu da “runner”. Baina hemen badaude ibilbide luzea duten lasterketak, adibidez Sudur Krosa. Aurten gainera pirata. Urtero-urteroko filosofia mantenduz, hau da, sudurrak izerditu, mozorrotu eta ondo pasa, datorren apirilaren 23an Gladys Enean sekulako giroa sortuko dute ziur. Ohi den bezala, hiru kategoria izango dira adinaren arabera: […]

Iraultza kurduaren testuinguru eta egoera

Rojava Azadîren eskutik ostiral honetan, apirilak 15, Iraultza kurduaren testuinguru eta egoerari buruzko hitzaldia izango dugu Txantxarrekan (Heriz Pasealekua, 22). Talde honek Rojavan ematen ari den iraultza soziala babestu eta ikusarazteko asmoz ekin zion bere ibilbideari, herri kurdoaren borrokaren inguruan hausnartzeko eta Ekialdean ematen ari diren bestelako iraultzekin lotzeko. Hitzaldiak kontzientziazioa du helburu, bertan gertatzen ari den […]

3. Libre Topaketak (apirilak 9-16)

3. Libre Topaketen kartela

“Lege hau kaleko protesta eta kritika kriminalizatzeko izugarrizko zentzugabekeria atzerakoi eta kotserbadorea da”, Joan Queralten hitzak dira horiek, Bartzelonako zuzenbide penaleko katedratikoa. Herritarren Segurtasunerako Legeaz ari da, Mozal Legea bezala ezaguna egin da horretaz, eta bere hitz horiek gogora ekarri dituzte Libre mugimenduko kideek. Hain zuzen ere, lege horren aurrean protestatzeko antolatu dituzte Libre Topaketak. […]

Pelota desafioa Antiguako frontoian (apirilak 22)

“Mil a cien”, “Diez mil a mil” eta antzeko oihuak zeinek ez ditu entzun frontoiren batean? Edo, bestela, ETB1en botatako partidaren batean. Sekulako gintonic eta amaiera gabeko purotzar artean. Beste behin ere, zure monoa kentzeko eta lagunartean sekulako plazaz gozatzeko TXANTXARREKA zu salbatzera dator. APIRILAK 22 ANTIGUOKO GAZETXEAREN ALDEKO PILOTA JAIALDIA! Azken aldian auzoan zurrumurrua […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia