Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: uztaila 2016

Los Perros + Revenja (uztailak 29)

Los Perros eta Revenja taldeen kontzertuko kartela

  Los Perros Mondra aldetik datoz Los Perros: Basterra (ahotsa), Jawer (kitarra), Potras (kitarra), Aitor (Baxua) eta Xabi (Bateria). 2016an hasi dute ibilbidea Ruack! Punk! Ruack! buila oinarri bezala eta azken egunetan adierazi dutenagatik sekulako gogoa dute Txantxarreako eszenatokian dena emateko.   Revenja Revenja by Revenja Bartzelona aldeko street Punk taldea, eurek dioten bezala Oi Punk […]

Igande ahaztezinak! Ekiza+D’Capricho

Igande ahaztezinak Txantxarrekan

Udako igandeak askotan gogorrak izaten dira: aje puntutxoa eta aste bukaerari buelta emateko zailtasunak, batzuentzat hurrengo egunean lanera itzuli behar izatea eta gainera hainbat leku itxita. Eguzkiaren beroa joaten hasten denean, zer arraio egin daiteke? Ez pentsa bakarrik zaudenik, gu ere antzeko ibiltzen gara. Horregatik hasi ginen akustikoak antolatzen. Eta berriro ekin diogu asmoari: Jurgi […]

Punk oi: Orreaga 778+Syndrome 81 (abuztuak 17)

Punk oi kontzertuen kartela

Ezin da ukatu Donostiako Piratek sekulako lana egin dutela Donostiako Aste Nagusiak bestelako itxura izateko: egitarau izugarria, sekulako kontzertuak, adin guztientzako planak, Trinian egin izan dituzten afari musikatuak… Dena ez da Abordaia, hori argi dago. Ez da gure asmoa kontraprogramatzea baina abuztuaren 17an Txantxarrekan (Heriz Pasealekua, 22) daukazu eguneko planik onena. Ez izan zalantzarik, 3€ […]

Atazál akustikoa: argazki eta bideoak

Hemen uzten dizuegu aurreko igandean, uztailak 10, Atazál taldeakTxantxarrekan jotako kontzertuen argazki eta bideoak. Kalitatea ez da handiena, baina kariño handiz ateratakoak dira behintzat!               Udako plangintzak aurrera darrai eta atzo Gaiza auzotarrak etxebizitza okupa batean izandako esperientzia interesgarria kontatu ostean, Igande honetan Sara Azurza&Iker Lauroba izango ditugu eszenatoki […]

Grillos Navajeros Txantxarrekan (uztailak 8)

Pelikula alternatibo eta aurrekontu baxukoen proiekzioak, Donostia inguruan eta azkenaldian baita Bartzelonan ere. 80’s, beldurra, fantasia, zientzia fikzioa eta biolentzia ikur gisa hartuta, eta ikusle guztiak partaide izanik, bozkatze sistema xelebre baten bidez, erabakitzen da zein pelikula ikusi. Beste edozein lagun talde bezala hasi ginen etxean pelikulak ikusten eta mugimendu hau kaleratzera erabaki genuen jendeak […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia