Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: azaroa 2016

DSS2016k zentsuratutako obrak ikusgai Txantxarrekan

“Giltzapekoak: Notas sobre la reclusión” erakusketatik kanporatutako egileetako baten artelanak Txantxarreka Gaztetxean erakutsiko dira datorren larunbatean, Tattoo Circus ekimenaren barruan Zubietako makrokartzelaren aurkako plataformaren inguruko hitzaldia, espetxe sukaldaritza tailerra eta Punk kontzertuak ere izango dira, besteak beste Hauxe da, erabakiaren harira Tattoo Circuseko antolatzaileek zabaldu duten oharra: Azaroko bigarren astean lehertu da polemika, agerian jarri […]

Azken orduko oharra: Tatto circus

Larunbat honetan, Txantxaerreka Gaztetxean ospatuko den Tattoo Circusean egin nahi den espetxeko sorkuntza obren esposaketa dela eta, azken egunotan gaiak eragindako dimentsioa aintzat hartu dugu. Sortzaile eta bere sorkuntza lanarekiko beharrezkoa den zaintza errespetatu nahi dugu,  honenbestez obra hauek ez dira Txantxarrekan esposatuko. Aurrerantzean eta gai honen  inguruan proposatuko diren ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatu […]

Tatto Circus txikia (azaroak 26)

Azaroak 26, larunbata, sekulako egitaraua izango dugu Txantxarrekan. Tatto Circus txikia deitu diogu. Zer den zehazki? Zaila da halako plangintza azaltzea. Hobe ikustea: 10etan: Tatto edo piercing sesioa 12etan Joxe Larrañagaren eskutik “Zubietako makrokartzelaren aurkako plataforma”-ren inguruko hitzaldia 14:30ean: Paellada antikartzelarioa bertaratzen den edonorentzat. Prezioak gainera denontzat eskuragarriak, 5€ besterik ez. 16:30ean: Espetxe sukaldaritza tailerra […]

Auzolana Txantxarrekan (azaroak 19)

Auzolana (azaroak 19)

Izan al zara aspaldian Txantxarreka inguruan? Normala den bezala, erabiliaren erabiliaz (begiratu 2015-16an egindako guztia) eraikinak konponketatxoak behar ditu. Aurrekoetan bezala, deialdia egiten dugu zure laguntza behar dugulako. Batetik, gero eta lagun gehiago gerturatu, giro hobean egiten delako lan; eta, bestetik, zuk ere beharren bat ikusiko zenuelako azken boladan eta agian gu ez gara konturatu. […]

Akustikoa: Olatz Salvador eta Tristtan Mourguy (azaroak 13)

Kontzertu akustikoa: azaroak 13

Txantxarrekako gaztetxeroek bagenuen kartel hau zabaltzeko gogo berezia… Aspalditik ibili gara lanean gure eszenatoki xumean izateko Olatz Salvador eta Tristtan Mourguy. Iritsi da hotza eta igande arratsaldeak benetan gorrotagarriak dira. Askotan batek ez daki zer egin eta sofan mantapean egotea egun baterako onargarria da, baina horrela behin eta berriro? Popatik! Gu Txantxarrekara goaz. Olatz Salvador […]

Grillos Navajeros (Azaroak 11)

Grillos Navajeros (Azaroak 11)

Piedra, papel, tijera, grillo, navaja! Gau ilun eta euritsuetan buila hori entzuten dela diote Txantxarrekara gerturatzen direnek. Izan ere, Grillos Navajeros-eko adiskideak gurera gerturatzen hasi direnetik Txantxarreka erabat bestelakoa da. Ez dakizula zer den? Zaila da hitz bidez halako espektakulua azaltzea. Aurretiaz uztailan eta abuztuan proiekzioak egin dituzte, baina ez pentsa horrek euren harritzeko abilidadea gutxitzen […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia