Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: abendua 2016

Kuadrilen bazkarirako sarreren salmenta

Kaixo kuadrilak!! Beste urte bat hasi da eta Antiguako jaiak ia gainean ditugu. Asteazkena 11 emango zaie hasiera eta urtarrilaren 22an amaituko dira. Laister auzoko komertzioetan eta txantxarreka.net webgunean izango duzue programa osoa. Eta jaiekin batera KOADRILEN BAZKARIA ere izango da aurten, urtarrilaren 14an. Bazkariko tiketak hartzeko egun bakarra izango duzue: urtarrilak 4 arratsaldeko 18:00etatik […]

Txantxarrekako mendi taldearen aurkezpena

Gu ere harritu gara. Antiguon gazteon artean mendizale ugari zegoela bagenekien eta Txantxarrekako aldapa igotzeak ohitura aregaotu du. Baina, bat-batean bi talde? Zer egingo zaio ba! Orain bai ezin esan planik ez duzula mendira joateko. Lagunartean, lasai-lasai mendian ibiltzeko plana proposatzen dizugu, Izan ere, asmoa ostiral honetan izango dugun lehen bileran dena ondo zehaztea da. […]

Peputz + Xabier Basterra & Iskander Vesga (azaroak 18)

Gustua ematen du igande arratsaldeetan zeregina izateak. Ajea, hotza, pereza, Antena 3 kateko pelikula arraroak, irratian futbola soilik… Zuri ere ziur pasa zaizula. Gu jada ohitu gara eta arraroa egingo zaigu geratzen garen igandea. A ze plazera horrelako planak etxe ondoan izatea. Eta adi… Ez gara geratuko-eta! Oraingoan ere beste kontzertu bat proposatzen dizugu. Peputz […]

Mor More taldearen kontzertua (abenduak 11)

Zarautz aldetik etorriko dira Txantxarrekako igandeak beste behin ere bereziak izan daitezen. Zubia pasata eta asteleheneko itzulera hain gogorra izan ez dadin, Mor More taldea izango dugu Txantxarreka gaztetxean (Heriz Pasealekua, 22) arratsaldeko 19etatik aurrera. Nor dira More More? 2012an lehen pausuak eman zituen taldea da Mor More, Zarautz eta Ondarroako kideekin: Andrea Lopetegi (ahotsa eta gitarra), […]

Hots bat: elkartasun jaialdi antiespezista (abenduak 9 eta 10)

Beste animaliekiko eta hauen alde egin dutenek sufritzen duten errepresioaren aurrean elkartasuna azaltzeko jaialdia da Hots bat 2016. Musikak sortzen dituen ahots desberdinak bat izan daitezen zapalkuntza espezistaren aurka. Egun bakarreko sarrerak erosi nahi badituzu 8€ izango da bakoitza. Bi egunetarako pack-a hartuz gero, 13€. Kutxa Kultur eta antzeko festibaletan bezala. Ah! Baina lasai, barneko […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia