Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: urtarrila 2017

Txantxarreka bizirik!

Azken aste hauetan izandako gertakariak jakinarazi, salatu eta balorazio bat egin asmoz deitu dugu gaurko prentsaurreko hau. 2017 urteari hasiera eman orduko hainbat gertaera eman dira Txantxarreka gaztetxearen inguruan. Europar Kultur Kapitalak urtebetez ahoz aho ibili duen “Elkarbizitzarako Kultura” dagoeneko ahaztu dute eta benetako aurpegia erakutsi du Udal Gobernuak. Gune autogestionatuen aurkako jarrera garbia erakusten […]

Antiguako Jaien egitaraua 2017

2017ko egitaraua

Antiguako Jaiak hemen ditugu beste behin ere! Sansebastianak gerturatzen doazen heinean gero eta gogo gehiago izaten dugu urteroko planetarako: pelota finalak, poteo elegantea, haurren jaitsiera, Lugaritzeko antzerkiak, Txantxarrekako egitaraua, kuadrilen eguna… Pena bakarra aurten ez dela zaldien lasterketa izango. Horretaz gain, azken orduko hainbat aldaketa izan dira: Osteguna 12 Antiguako frontoian Kolore Guztiak kulturarteko elkartearen eskutik […]

Josu Iztuetaren hitzaldia (otsailak 3)

Josu Iztueta aipatzean askori etorriko zaizue burura Nairobitarra bidai-agentzia. 80ko hamarkadatik hona ehunka proiektu, egitasmo, bidaia, espedizio eta hitzaldi antolatu dituen abentureroa da Josu. Bidaiaria ofizioaz eta afizioz. Edo, hobe esan, batez ere afizioz. Sekulako plazera da guretzat datorren otsailaren 3an arratsaldeko 19etan Txantxarrekan Josu bezalako eredu bat izatea. Munduan barrena bizitako esperientziak transmitituko dizkigu. […]

La Otraren kontzertua (otsailak 2)

2016an esaldia behin eta berriro errepikatu genuen. Esan genuen Kulturak Goia joko zuela. Eta sekulako lana egin genuen egitarau potentea eskaintzeko. Hori bai, ez pentsa dena hor amaituko denik. 2017an are gehiago nahi dugu. Horregatik, datorren otsailaren 2an arratsaldeko 20etan LA OTRA Txantxarrekan (Heriz Pasealekua, 22) izango dugu. Aurkezpen gutxi behar du jada. Duela urtebeteko […]

Txikiren umorezko bakarrizketa Mil a Zien baietz parrez lehertu

Etxean jokatuko du asteazken honetan Txikik bere umorezko bakarrizketarekin. Nola? Ez duzula oraindik Mil a Zien baietz parrez lehertu espektakulu ikaragarria ezagutzen? Euskara berezi horrekin? Hori onartezina da! Konponbidea urtarrilak 11 arratsaldeko 20etan Txantxarreka Gaztetxean (Heriz Pasealekua, 22). Ez da lehen aldiz bertan izango dugula. Eta espero azkena ere ez dela izango. Munduko saltsa guztietan […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia