Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Hilabetea: maiatza 2017

Antiguoko Gazte Eguna (ekainak 10)

Antiguatarrak Dantza Taldearen eskutik badatoz sanjuan jaiak eta guk ere gure aportazioa egin nahi izan dugu. Azken urteotako futbito txapelketari bueltatxo bat emanez eta egitaraua osatuz. Emaitza? Ekainak 10erako aspaldiko Antiguoko Gazte Eguna berreskuratu dugu Antiguoko Gazte Eguna Kartela ikusita egun benetan borobila ezta? Gu behintzat desiatzen gaude. Denetarik dago-eta: kirola, aisialdi alternatiboa, auzoko bazkaria, […]

Txantxarrekan ere #GukArgiDaukagu

Txantxarreka ere Gune Autogestionatu bat da eta horregatik ezin genuen horrelako deialdi bat erantzun gabe utzi. #GukArgiDaukagu eta ekainaren 3an Gasteizen izango gara. Anima zaitez zu ere!

La Otra + Noelia Morgana (maiatzak 28)

La Otra eta Noelia Morganak maiatzaren 28an Txantxarrekan emango duten kontzertuaren kartela

Igande arratsalde aspergarriak etsai ditugu Txantxarrekan. Askotan onartu dugu hori. Eta orain azterketak hor daudela, Euskadi tropikal honetan eguraldia txukuntzen hasi dela eta badirudiela eguzkia ateratzen ari dela, ez dugu jorratutako bidea utziko. Zerekin gatozen oraingoan? La Otra eta Noelia Morganaren emanaldiarekin. Ah! Kontuan izan, kartelean jartzen duen bezala, sarrerak aurrez salduko ditugula Platero eta […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia