Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Antiguoko Gazte Eguna (ekainak 10)

Antiguatarrak Dantza Taldearen eskutik badatoz sanjuan jaiak eta guk ere gure aportazioa egin nahi izan dugu. Azken urteotako futbito txapelketari bueltatxo bat emanez eta egitaraua osatuz. Emaitza? Ekainak 10erako aspaldiko Antiguoko Gazte Eguna berreskuratu dugu

Antiguoko Gazte Eguna

Kartela ikusita egun benetan borobila ezta? Gu behintzat desiatzen gaude. Denetarik dago-eta: kirola, aisialdi alternatiboa, auzoko bazkaria, kontzertuak eta ziur egun guztian zehar sekulako giroa.

  • Futbito eta sokatira mixtoa: Araua aldaketa txikia dakarkigu aurten. Mixtoa izatean uneoro bi mutil eta bi neska egon beharko dira talde bakoitzeko. Gainerakoa betikoa: 8 minutuko partidak, lau jokalari taldeko eta aldaketak nahi adina egin daitezke. Taldeko 20€ eta izen emateko zerrendan Trikuharri eta Platero tabernetan.
  • Auzo bazkaria Txantxarrekan: Aurreko urtean botatako eskariari erantzunez, auzo bazkaria egingo degu Txantxarrekan. 5€ pertsonako, kasu honetan ere apuntatzeko zerrendan jarriko ditugu Trikuharri eta Plateron.
  • Kontzertuak Txantxarrekan: Bazkalosteko plana, dena ez dadin hor amaitu. Ez da kartel eskaxa eh! Lehenik Gari, ondoren Dj Tarzanetes eta amaitzeko Ttun Ttun Brigade.

Orain dena zure esku dago. Guk bertan ikusi nahi zaitugu elkarrekin Antiguon kriston giroa egiteko, ondo pasatzeko gaude-eta hemen!

Updated: 2017/05/24 — 9:40
Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia