Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Kategoria: Tailerrak

Dantza ikastaroa

Azaroko larunbatetan berbenero berriak egiteko aukera eman zigun Antiguotarrak Dantza Taldeak. Emaitzak joan gara kontatzen sare sozialetan eta gure youtubeko kanalean erakusten. Argiena ‪#‎TxantxarrekaStyle sortu dela, eta emozionanteena urtarrileko Antiguako Jaietako Traketsen berbenan Kortxoeneako adiskideekin desafio itzela daukagula! @Txantxarreka @naikomaiko @AntiguakoJaixak Ñoo! Bideoa ikusita, listoia oso altu jarri beharko… http://t.co/A7uOmXPeki — Kortxoenea gaztetxea (@kortxoenea) November […]

Laister berbenetan, oraingoz youtuben

ACHTUNG! @Txantxarreka-k dakarren plana. Larunbatean 11etan dantza ikastaroko lehen saioa http://t.co/Uu0n2j8i5b Berbenan topera ibiltzeko — Txantxarreka (@Txantxarreka) November 15, 2013 Agindu genuen berbenetan txukunago ibiliko ginela, edo behintzat horretan lagunduko zigutela. Eta egia esan Antiguotarrak Dantza Taldekoei esker bide onetik goaz. Lehen bi orduak eman ondoren, arin-arin, fandango, zazpi jauzi… Ez da Euskal Dantza osoa […]

AZKEN ORDUKOA txalaparta ikastaroaren inguruan

Atzerapenarekin bada ere, aurreko astean hasi zen txalaparta ikastaroa, eta dagoeneko bi txalaparta dauzkagu. Zoritxarrez, bihar izan behar zen klasea bertan behera geratu da azken orduko arazo batengatik. Hala ere, datorren asteako ostegun arratsaldean berriro ere martxan jarriko da, Txantxarrekan 18:00etan. Barkatu eragozpenak! Anima Zaitezte!

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia