Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

La Otra + Noelia Morgana (maiatzak 28)

Igande arratsalde aspergarriak etsai ditugu Txantxarrekan. Askotan onartu dugu hori. Eta orain azterketak hor daudela, Euskadi tropikal honetan eguraldia txukuntzen hasi dela eta badirudiela eguzkia ateratzen ari dela, ez dugu jorratutako bidea utziko. Zerekin gatozen oraingoan? La Otra eta Noelia Morganaren emanaldiarekin. Ah! Kontuan izan, kartelean jartzen duen bezala, sarrerak aurrez salduko ditugula Platero eta Trikuharri tabernetan.

La Otra

Ukaezina da bakarlari madrildarrak oihartzun handia lortu duela bere letrekin. Lehen eskutik dakigu, gurean izango den hirugarren aldia baita. Gustura ibiltzen omen da gurean, tratuan asmatu dugula dirudi. Gu bere kontzertuekin beti gaude kontentu eta ahal den bitartean….

Beti bezala, La Otraz gehiago jakin nahi baduzu hemen dituzu bere Twitter kontua, YouTubeko kanala eta Facebook orrialdea

Noelia Morgana

Ez da Noeliaren lehen aldia izango ez. 2016an izan genuen gurean Maleducados poesia-liburua aurkezten. Ez dakizula nor den? Hemen azalduko dizugu sakonago.

Noeliaren kasuan ere, hemen duzu okurritu zaigun informazio guztia: YouTubeko kanala, Twitter kontua eta Facebook orrialdea.

 

Etxean geratzeko eskubide osoa duzu, nola ez. Guk emanaldi hau antolatzeko dugun berbera. Baina gero ez esan Antiguon egitaraurik ez dagoenik. Ah! Eta “joe, ez nintzen enteratu” horrek ez du balio. Kartelez bete dugu auzoa eta panel polit bat jarri dugu Txantxarrekaren azkeneko kontu guztien berri izan dezazun. 2016an zehar Kulturak Goia jo zezan lan egin genuelako eta 2017an Gasko dugulako egiteko, GORA TXANTXARREKA!

La Otra eta Noelia Morganak maiatzaren 28an Txantxarrekan emango duten kontzertuaren kartela

Updated: 2017/05/24 — 9:28
Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia