Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Nøgen (otsailak 16)

Aste hotzak izan dira baina badirudi epeldu dela. Guk, badaezpada, etxetik eta mantapetik aterako zaituzten planak antolatzen jarraitzeko asmoz gabiltza. Oraingoan ostegunean, dena ez baita ohiko pintxo potea. Eskerrak gurean Nøgen izango dugun

Nøgen

Donostiatik datorren taldea da Nøgen. Azken boladan gainera topera dabiltza. Horren adibide urtarrilean Dabadaban Enkore taldearekin jo zuten kontzertua (kotileatzeko klik hemen). Euren abestiak lantzeaz gain (huele a disco), sekulako bertsioak egiten dituzte, Adibide argia Soinu Baratzean emandako kontzertuan utzitako sorpresa. Bon Iverren Skinny Love bertsionatu zuten Iñigo Serrulla eta Eraulekin.

Ez galdu Nøgen taldearen kontzertua datorren ostegunean, otsailak 16, arratsaldeko 20etatik aurrera Txantxarreka Gaztetxean (Heriz Pasealekua, 22). 2€ko sarrera besterik ez eta gainera taldeak maketa ateratzeko bideratuko du. Bien bitartean, taldeaz gehiago jakin nahi baduzu hemen daukazu Facebook orria, Twitter kontua eta YouTubeko katea

Nogen taldearen kontzertuko kartela

Updated: 2017/03/06 — 11:29
Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia