Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Physis vs. Pelax (martxoak 26)

Tematuta gaude eta aurrera jarraituko dugu nahiz eta eguotan badirudi haizeak eramango gaituela. Igande arratsaldeak ere etxetik ateratzeko egun aproposak direnez, hemen beste aukera bat sofatik altxatzeko. Nahi izanez gero mantarekin etor zaitezke. Baina etor zaitez, martxoaren 26an eskaintzen dizugun plana ez baita galtzeko modukoa!

Bakarka eta hainbat taldetan ibilbide oparoa egin ostean, bikote bezala izango dituzu Txantxarrekan. Ez dakizula nor diren? Jarraian informazio pixka bat!

Pelax

2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaleratu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Geroztik bakarka zein taldearekin aritzen da, eta 40 kontzertutik gora eskaini ditu.

 

Physis Versus Nomos

Beñat Antxustegi (Donostia) ez da lehenengo aldiz izango gurean. Horrek, noski, ez du esan nahi sekulako ilusioa egiten ez digunik. Klasikoak dira Txantxarrekan Hosto erortze hilleta edo Zu gabe I. Ezin ahaztu Mikel Laboa katedra jaso zuela. Gure iritzia argi utzi genuen (pixka bat groupie). Eta, kontzertu honetan ere jotzea espero dugu. Xikinkei eta txemak taldeetan aritutakoa besteak beste 2010ean hasi zen bakarkako abestiak sortzen Physis versus Nomos izenarekin. Hemen duzu bere bandcamp kontua abesti guztiak entzun ahal izateko.

 

Physis Vs Pelax (martxoak 26)

Updated: 2017/05/24 — 9:06
Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia