Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Liburutegia

Bigarren pisuan dago kokatuta gaztetxeko liburutegia. Jendeak ekarritako ehun liburu inguru dauzkagu bertan eta nahi duenak ditu eskuragarri bertan irakurri edo etxera eramateko. Liburuetaz gain, aldizkari, fanzine eta dvd-ak ere badauzkagu. Libururen bat etxera eraman nahiko balitz funtzionamendua hurrengoa da:

·Liburuak etxera eramateko, erregistroa izenburuarekin liburuxka bat dago liburutegian eta bertako taula betetzea besterik ez da eskatzen.

·Mailegua mugagabea izango da, hau da, nahi beste denbora ahal izango dira liburuak etxean eduki.

·Norbaitek liburu bat irakurri nahiko balu eta beste norbaitek edukiko balu, erregistro liburuan emaila egon beharko litzake harremanetan jarri eta beraien artean konpontzeko.

·Liburua liburutegira bueltatzerakoan erregistroan X bat jartzea eskatzen da.20131024_174011

20131024_173940

Hemendik aurrera, gozatu liburutegiaz!!

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia