Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Tailerrak

Webgunean aipatzen ditugun berri guztiez gain, tailerrak ere egiten ari gara Txantxarrekan.Abuztu amaieran gure ibilbidea hasi genuenetik hainbat tailer antolatu ditugu: udara amaieran forma hartu zuen txalaparta ikastaroa (oraindik badaukagu txalaparta, nahi baduzu gerturatu eta jo), dantza ikastaroa Antiguako urtarrileko jaiei begira, une honetan martxan dagoen argazkigintza tailerra (martxoa eta maiatza bitartean), etab.

 

Atal honetan egitasmo horiei buruz berri ematen joango gara. Antola ezazu zuk bertan beharrezko ikusten duzun tailer edo egitasmoa. Poliki-poliki gero eta gauza gehiago egiten ari gara!!

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia