Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Txantxarrekan zerbait antolatu nahi? ANIMATU!

Uda iritsi da, eguraldi ona ere, eguzkia gogor jotzen hasi da eta poliki-poliki aisialdirako denbora gehiago dugu denok. Hori aprobetxatuz Txantxarrekan zerbait antolatu nahi duzula? Idatzi lasai asko txantxarrekagaztetxea@gmail.com helbidera eta konta iezaguzu zure asmoen berri. Zer antola daitekeen? Hori zure imaginazioaren mugek esango dute.

Orain arte zineforumak, hitzaldiak, liburuen aurkezpenak, kontzertuak, tailerrak, bilerak, akustikoak, bakarrizketak, antzerkiak… Ikusiko dezun bezela, ia denetarik.

Bolada batean hilabetero zineforuma antolatu izan dugu (udari begira kanpoan proiekta daitezke pelikulak); argazkigintza, euskal dantza, kamixetak tintatzeko tailerrak ere eman izan dira; mojito txapelketa iaz lehen aldiz antolatu genuen… Horiek adibide sinple batzuk. Orain zure ideia soilim falta zaigu.

Emailean zer zehaztu behar duzun? Honako hau:

  • Antolatzaileen datuak: norbanakoaren izena, zein den eragilea, etab. Gaztetxean lehen aldiz zerbait antolatzen baduzu esplika iezaguzu nor zaren/zareten
  • Kontaktua: edozein zalantzarako nola kontakta dezakegun zurekin. Emaila edo mugikorra
  • Proposamenaren azalpena: zer egin nahi duzu? webgunena zehar ikus dezakezu zer egin den orain arte. Hala ere, ideia berriak beti dira ongi etorriak
  • Noiz: Eguna eta ordua, bestelako egitasmoren bat egonez gero koordinatzeko. Denborarekin abixatzea eskertuko genuke
  • Beharko den espazioa:  Txatxarreka eraikin handia da, zehaztu pixka bat zer beharko zenukeen: goiko solairuko gelatxoren bat bilera egiteko, beheko gela handia proiekzio edo hitzaldia egiteko, liburutegia, patioa, etab.
  • Beharko den materiala: Txantxarrekan gauza batzuk baditugu baina ez edozer gauza. Egitasmorako arazorik ez egotekohobe gauzak aldez aurretik bilatzea.
  • Bestelako oharrak: Sarrera kobratuko den ala ez, ekitaldia irekia den ala ez, etab. Edozer gehiago esan nahi baduzu hau da unea. Eta ez ahaztu kartela beharko dela publizitatzeko. Beti bezala, bertan gure logoa jartzea eskertuko genuke.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Updated: 2015/07/04 — 11:44
Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia