Txantxarreka Gaztetxea

Antiguotarron etxea

Antiguoko Gazte Eguna (ekainak 10)

Antiguatarrak Dantza Taldearen eskutik badatoz sanjuan jaiak eta guk ere gure aportazioa egin nahi izan dugu. Azken urteotako futbito txapelketari bueltatxo bat emanez eta egitaraua osatuz. Emaitza? Ekainak 10erako aspaldiko Antiguoko Gazte Eguna berreskuratu dugu Antiguoko Gazte Eguna Kartela ikusita egun benetan borobila ezta? Gu behintzat desiatzen gaude. Denetarik dago-eta: kirola, aisialdi alternatiboa, auzoko bazkaria, […]

Txantxarrekan ere #GukArgiDaukagu

Txantxarreka ere Gune Autogestionatu bat da eta horregatik ezin genuen horrelako deialdi bat erantzun gabe utzi. #GukArgiDaukagu eta ekainaren 3an Gasteizen izango gara. Anima zaitez zu ere!

La Otra + Noelia Morgana (maiatzak 28)

La Otra eta Noelia Morganak maiatzaren 28an Txantxarrekan emango duten kontzertuaren kartela

Igande arratsalde aspergarriak etsai ditugu Txantxarrekan. Askotan onartu dugu hori. Eta orain azterketak hor daudela, Euskadi tropikal honetan eguraldia txukuntzen hasi dela eta badirudiela eguzkia ateratzen ari dela, ez dugu jorratutako bidea utziko. Zerekin gatozen oraingoan? La Otra eta Noelia Morganaren emanaldiarekin. Ah! Kontuan izan, kartelean jartzen duen bezala, sarrerak aurrez salduko ditugula Platero eta […]

Physis vs. Pelax (martxoak 26)

Physis Vs Pelax (martxoak 26)

Tematuta gaude eta aurrera jarraituko dugu nahiz eta eguotan badirudi haizeak eramango gaituela. Igande arratsaldeak ere etxetik ateratzeko egun aproposak direnez, hemen beste aukera bat sofatik altxatzeko. Nahi izanez gero mantarekin etor zaitezke. Baina etor zaitez, martxoaren 26an eskaintzen dizugun plana ez baita galtzeko modukoa! Bakarka eta hainbat taldetan ibilbide oparoa egin ostean, bikote bezala […]

Nøgen (otsailak 16)

Nogen taldearen kontzertuko kartela

Aste hotzak izan dira baina badirudi epeldu dela. Guk, badaezpada, etxetik eta mantapetik aterako zaituzten planak antolatzen jarraitzeko asmoz gabiltza. Oraingoan ostegunean, dena ez baita ohiko pintxo potea. Eskerrak gurean Nøgen izango dugun Nøgen Donostiatik datorren taldea da Nøgen. Azken boladan gainera topera dabiltza. Horren adibide urtarrilean Dabadaban Enkore taldearekin jo zuten kontzertua (kotileatzeko klik hemen). […]

Txantxarreka bizirik!

Azken aste hauetan izandako gertakariak jakinarazi, salatu eta balorazio bat egin asmoz deitu dugu gaurko prentsaurreko hau. 2017 urteari hasiera eman orduko hainbat gertaera eman dira Txantxarreka gaztetxearen inguruan. Europar Kultur Kapitalak urtebetez ahoz aho ibili duen “Elkarbizitzarako Kultura” dagoeneko ahaztu dute eta benetako aurpegia erakutsi du Udal Gobernuak. Gune autogestionatuen aurkako jarrera garbia erakusten […]

Antiguako Jaien egitaraua 2017

2017ko egitaraua

Antiguako Jaiak hemen ditugu beste behin ere! Sansebastianak gerturatzen doazen heinean gero eta gogo gehiago izaten dugu urteroko planetarako: pelota finalak, poteo elegantea, haurren jaitsiera, Lugaritzeko antzerkiak, Txantxarrekako egitaraua, kuadrilen eguna… Pena bakarra aurten ez dela zaldien lasterketa izango. Horretaz gain, azken orduko hainbat aldaketa izan dira: Osteguna 12 Antiguako frontoian Kolore Guztiak kulturarteko elkartearen eskutik […]

Txantxarreka Gaztetxea Creative Commons lizentzia